127. ALDIZKARIA - 2019ko uztailaren 2a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

AGOITZ

Enkante publikoa, Herri-larreen eta laborantzako herri-lurren aprobetxamendurako lehentasuna duten herritarrendako

Agoizko Udalak, 2019ko martxoaren 7an egin bilkuran, onetsi zuen 15 eguneko epea zabaltzea eskabideak aurkezteko herri-larreen eta laborantzarako herri-lurren aprobetxamendua adjudikatzeko, udal ordenantza arautzaileak ezarritako betekizunak eta baldintzak betetzen dituzten Agoizko bizilagunen artean. 62. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, apirilaren 1ekoan, iragarki hau argitaratu eta biharamunean hasi zen aipatu epea. Aprobetxamenduari dagokion loteari buruzko eskaera aurkeztu dela egiaztatuta, adjudikaziorako enkantea egitea dagokio, eta 2019ko uztailaren 26an, ostiralean, eginen da, 12:00etan.

Agoitzen, 2019ko ekainaren 5ean.–Alkate udalburua, Unai Lako Goñi.

Iragarkiaren kodea: L1907861