127. ALDIZKARIA - 2019ko uztailaren 2a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

289E/2019 EBAZPENA, maiatzaren 16koa, Ingurumeneko eta Lurraldearen Antolamenduko zuzendari nagusiak emana, ingurumen-txosten estrategikoa egiten duena honi buruz: “Baztango Udal Planaren aldaketa, Zigako 5. poligonoko 243. lurzatian”. Bikendi Lakosta Huarte da aldaketaren sustatzailea.

Baztango Udalak 2019ko urtarrilaren 24an onetsi zuen hasiera batean Baztango Udal Planaren aldaketa, Zigako 5. poligonoko 243. lurzatian, Bidendi Lakosta Huartek sustatua. Aldaketa hori jendaurrean jarri zen 2019ko 49. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuta, martxoaren 12koan.

Aldaketaren xedea da 5. poligonoko 243. lurzatiaren kategorizazioa aldatzea, baso lurzorua ustiapen naturaleko edo produktibitate ertaineko lurzoru bihurtzeko, horrela bertako errealitatera egokituko baita, eta Baztango Udal Plan Orokorraren gorde beharreko lurzoru urbanizaezinaren kategorizazioan atzemandako akatsa zuzentzeko.

Aldaketak ez du ingurumen ukipenik sortzen, xedea lurzoru urbanizaezinaren sailkapenean dagoen akats bat zuzentzea delako, eta lurzati horri ustiapen naturaleko lurzoruaren azpikategoria ematea, bat etor dadin lurzatian dagoen erabilerarekin, nekazaritza eta abeltzaintzakoa baita. Gaur egun, lurzatian familia bakarreko etxebizitza bat dago (Arotzeneko borda II izeneko baserria), eta nekazaritzako bi biltegi baimendu (bata 50 m²-koa eta bestea 51,80 m²-koa). Aldaketaren azken helburua da bi biltegi horietako bat garaje bihurtzea. Hortaz, aldaketa honek ekarriko dituen jarduketetan, nekazaritzarako eraikinaren eraispenean, adibidez, bermatuko da eraikuntzako eta eraispeneko hondakinak egoki kudeatuko direla, Eraikuntzako eta Eraispeneko Hondakinen Produkzioa eta Kudeaketa arautzen dituen martxoaren 28ko 23/2011 Foru Dekretuaren arabera.

Lurralde eta Paisaia Zerbitzuak egindako txostenean adierazi du ingurumen ebaluazio estrategikoaren prozedura bete dela, eta aldeko txostena eman du.

Ingurumen ebaluazio estrategiko sinplifikatuko prozedura egoki bete dela kontuan harturik, eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta Foru-sektore Publiko Instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 32. artikuluak eta Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen irailaren 21eko 78/2016 Foru Dekretuak ematen dizkidaten eskumenak erabiliz.

EBAZTEN DUT:

1. Ez jartzea Ingurumen ebaluazio estrategikoaren prozedura arruntaren menpe Baztango Udal Planaren egiturazko aldaketa, Zigako 5. poligonoko 243. lurzatiari dagokiona, Ingurumen Ebaluazioari buruzko abenduaren 9ko 21/2013 Legearen V. eranskinean ezarritako irizpideei jarraikiz.

2. Aldeko ingurumen-txosten estrategikoa ematea Bikendi Lakosta Huartek sustatutako “Baztango Udal Planaren egiturazko aldaketa, Zigako 5. poligonoko 243. lurzatian” izenekoari, ingurumenean ondorio nabarmenik ez duelakoan. Hortaz, aldaketa honek ekarriko dituen jarduketetan bermatuko da eraikuntzako eta eraispeneko hondakinak egoki kudeatuko direla, Eraikuntzako eta Eraispeneko Hondakinen Produkzioa eta Kudeaketa arautzen dituen martxoaren 28ko 23/2011 Foru Dekretuaren arabera.

3. Ingurumen Ebaluazioari buruzko abenduaren 9ko 21/2013 Legearen 31. artikuluan aurreikusten denari jarraikiz, ingurumen txosten estrategikoaren aurka ezinen da errekurtsorik jarri, deusetan galarazi gabe plan orokorraren egiturazko aldaketa onetsi zuen xedapen orokorraren aurka auzibidean jar daitezkeen errekurtsoak, edota Baztango Plan Orokorraren egiturazko aldaketa onesteko egintzaren aurka administrazio bidean jar daitezkeenak.

4. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

5. Foru agindu hau Baztango Udalari eta Hirigintza Atalari jakinaraztea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2019ko maiatzaren 16an.–Ingurumeneko eta Lurraldearen Antolamenduko zuzendari nagusia, Eva García Balaguer.

Iragarkiaren kodea: F1906815