127. ALDIZKARIA - 2019ko uztailaren 2a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

KANTAURI ALDEKO KONFEDERAZIO HIDROGRAFIKOA

A/31/03730 NL/sr espedientea. Jendaurreko epea

Gaia: ur aprobetxamendurako eskaera.

Eskatzailea: Zugarramurdiko Udala.

Helbidea: Lapiztegia kalea, 1, 31710 Zugarramurdi (Nafarroa).

Ibai edo errekaren izena: Uraundiko erreka eta Urbia iturburua.

Eskatutako emaria: 4,19 l/s.

Udal-mugartea eta probintzia: Zugarramurdi (Nafarroa).

Xedea: udal hornidura.

Obren azalpen laburra eta helburua:

Uraundi errekako ura hartzeko, harkaitzezko jauzi natural bat eginen da, eta bertan hormigoizko presa txiki bat eraikiko da, 0,5 metroko altuerarekin eta 5 metroko luzerarekin; bertatik hodi bat abiatuko da dekantazio kutxatilaraino, non ixteko balbula bat egonen baita. Handik hasita hodi bat joanen da erregulazio biltegiraino.

Urbia iturburutik ura hartzeko, berriz, kutxatila bat erabiliko da. Bertatik hodi bat aterako da biltegiraino.

Bi hodiak polietilenozkoak dira, 75 mm-ko diametrokoak; guztira 1.394 metroko luzera izanen dute, eta zenbait ibilgu gurutzatuko dituzte, 1,5 metroko sakoneran. Biltegiaren ondoan etxola bat eraikiko da iragazte sistema gordetzeko.

Aditzera ematen da orok jakin dezan eta eskaera honek kalte egiten diela uste dutenek beren erreklamazioak aurkezteko aukera izan dezaten hogei eguneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, Zugarramurdiko udaletxean edo Kantauri aldeko Konfederazio Hidrografikoan (Ur Komisaria, Errotaburuko pasealekua 1, 8. solairua, 20018 Donostia), bertan egonen baita ikusgai espedientea.

Donostian, 2019ko martxoaren 28an.–Idazkari nagusia. Eskuordez, Zerbitzuko burua (2017ko abenduaren 13ko Ebazpena, 2017ko urriaren 9ko Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratua), Noemí López Fernández.

Iragarkiaren kodea: E1908000