127. ALDIZKARIA - 2019ko uztailaren 2a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

EBROKO KONFEDERAZIO HIDROGRAFIKOA

Esako urtegia erregulatzeko 2020ko kanona onesteko proposamena

2019ko apirilaren 9an erakunde honetako zuzendaritza teknikoak Esako urtegiaren 2020ko erregulazio kanonerako proposamena onetsi du; Ur Jabari Publikoaren Erregelamendua onesten duen apirilaren 11ko 849/1986 Errege Dekretuaren 302. artikuluan ezarritakoarekin bat (103. Estatuko Aldizkari Ofiziala, apirilaren 30ekoa), balio hauek proposatzen ditu bertan:

A) Nekazaritzako erabiltzaileek, ureztatzeko ura Bardeako Ubidetik hartzeko kontzesioa badute, 4,5070745553 euro ordainduko dituzte hektareako, erregulazio kanon gisa.

B) Nekazaritzako erabiltzaileek, ureztatzeko ura Aragoi ibaitik hartzeko kontzesioa Esako presa egin baino lehenagokoa badute, 0,5524806923 euro ordainduko dituzte hektareako, Esako urtegiaren erregulazio kanon gisa.

C) Nekazaritzako erabiltzaileek, ureztatzeko ura Aragoi ibaitik hartzeko kontzesioa Esako presa egin ondokoa badute, 3,0047163702 euro ordainduko dituzte hektareako, Esako urtegiaren erregulazio kanon gisa.

D) Ebroko Ardatza Esako urtegiaren erregulazioaren onuraduntzat joko da eta 18.106,80 euro ordainduko ditu. Zenbateko hori kontuan hartuko da Ebroko urtegiaren erregulazio kanona kalkulatzeko orduan.

E) Bardeako Ubideko zentraletan aprobetxamenduak dituzten erabiltzaile hidroelektrikoek 0,0011267686 euro ordainduko dituzte kWh-ko, Esako presaren erregulazio kanon gisa.

F) Erabiltzaile hidroelektrikoek, kontzesioa Aragoi ibaian badute, Irati ibaiarekiko elkargunea baino gorago eta presaren erregulazioa egin baino lehenagotik, 0,0008183010 euro ordainduko dituzte kWh-ko, Esako presaren erregulazio kanon gisa.

G) Erabiltzaile hidroelektrikoek, kontzesioa Aragoi ibaian badute, Irati ibaiarekiko elkargunea baino beherago eta presaren erregulazioa egin baino lehenagotik, 0,0005917383 euro ordainduko dituzte kWh-ko, Esako presaren erregulazio kanon gisa.

H) Ura Bardeako Ubidetik hartu eta horniduretarako eta kontsumitu gabe industriarako erabiltzen dutenek 0,0028169216 euro ordainduko dute metro kubikoko, Esako urtegiaren erregulazio kanon gisa.

I) Ura Aragoi ibaitik hartu eta hornidurarako eta kontsumitu gabe industriarako erabiltzeko kontzesioa dutenek 0,0018779477 euro ordainduko dituzte metro kubikoko, Esako urtegiaren erregulazio kanon gisa.

J) Aragoi ibaitik, Irati ibaiarekiko elkargunea baino gorago, ura hartu eta kontsumitu gabe erabiltzeko kontzesioa dutenek 0,0002816922 euro ordainduko dituzte metro kubikoko, Esako urtegiaren erregulazio kanon gisa.

K) Aragoi ibaitik, Irati ibaiarekiko elkargunetik behera, ura hartu eta kontsumitu gabe erabiltzeko kontzesioa dutenek 0,0001877948 euro ordainduko dituzte metro kubikoko, Esako urtegiaren erregulazio kanon gisa.

L) Estatuak, obren onuraduna den aldetik (uholdeen kontrako babesa eta gainerako onura orokorrak), 303.388,85 euro ordainduko dizkio erakunde kudeatzaileari, erregulazio kanon gisa.

Jendaurrean jartzen da, Ebroko Konfederazio Hidrografikoko buruari egokiak diren erreklamazioak aurkezteko hamabost egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako eta Zaragozako aldizkari ofizialetan argitaratu eta biharamunetik hasita. Epe horretan administrazio espedientea aztertu ahal izanen da erakundearen bulegoan, Zaragozan, Sagasta pasealekuko 24-28an.

Zaragozan, 2019ko apirilaren 12an.–Zuzendari teknikoa, Francisco José Hijós Bitrián.

Iragarkiaren kodea: E1908321