127. ALDIZKARIA - 2019ko uztailaren 2a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

EBROKO KONFEDERAZIO HIDROGRAFIKOA

Bardeako Ubideko ura erabiltzeko 2020ko tarifa onesteko proposamena

2019ko apirilaren 9an, erakunde honetako zuzendaritza teknikoak Bardeako ubideko ura erabiltzeko 2020ko tarifarako proposamena onetsi du; Ur Jabari Publikoaren Erregelamendua onesten duen apirilaren 11ko 849/1986 Errege Dekretuaren 309. artikuluan ezarritakoarekin bat (103. Estatuko Aldizkari Ofiziala, apirilaren 30ekoa), balio hauek proposatzen ditu bertan:

A) Nekazaritzako erabiltzaileek 29,2526857841 euroko tarifa ordainduko dute hektareako.

Obra multzoak amortizatzen 25 urte eman dituzten 64.064,01 hektareei 326.628,16 euro kenduko zaizkie kontzeptu horrengatik.

B) Hornidura eta industriarako erabiltzaileek 0,0182829286 euroko tarifa ordainduko dute metro kubikoko.

C) Aprobetxamendu hidroelektrikoetako erabiltzaileek 0,0073131714 euroko tarifa ordainduko dute kWh-ko.

Jendaurrean jartzen da, Ebroko Konfederazio Hidrografikoko buruari egokiak diren erreklamazioak aurkezteko hamabost egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako eta Zaragozako aldizkari ofizialetan argitaratu eta biharamunetik hasita. Epe horretan administrazio espedientea aztertu ahal izanen da erakundearen bulegoan, Zaragozan, Sagasta pasealekuko 24-28an.

Zaragozan, 2019ko apirilaren 12an.–Zuzendari teknikoa, Francisco José Hijós Bitrián.

Iragarkiaren kodea: E1908319