127. ALDIZKARIA - 2019ko uztailaren 2a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

DONEZTEBEKO ETA ELGORRIAGAKO UDALEN BATASUNA

2019ko plantilla organikoa. Behin betiko onespena

Doneztebeko eta Elgorriagako Udalen Batasunaren Batzar Delegatuak, 2019ko otsailaren 20an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Batasunaren 2019ko plantilla organikoa.

Hasierako onespena 2019ko 55. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, martxoaren 21ean. Jendaurreko epean alegazioak aurkeztu ziren, eta 2019ko maiatzaren 15eko bilkuran ebatzi ziren.

Ondotik argitaratzen da, Nafarroako Aldizkari Ofizialean, plantilla organikoaren behin betiko onespena, honako hau betetzeko: Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 235. artikulua, martxoaren 17ko Foru Legearen bidez aldatua, abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren 19. eta 20. artikuluak, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legearen 202.a eta aplikatzekoak diren gainerako xedapenak.

PLANTILLA ORGANIKOA

Lanpostua: idazkaria. Maila: A. Lanpostuko osagarria: 48,88 (%14.35, Batasunaren kontu, eta %34.53, Mendietako Biltzarrean idazkari aritzeagatik). Bateraezintasuneko osagarria: %35. Sarbidea: OL. Euskararen ezagutza: C1 (ahoz eta idatziz).

Batasuneko herriburua: Doneztebeko Udala. Jarduteko baldintzak: Horretaz gain, Bidasoa-Berroaran Mendietako Biltzarrean eta Kokoriko Mendietako Biltzarrean ere idazkari kontu-hartzaile arituko da.

IZENEN ZERRENDA

Saez de Jauregui Urdanoz, Elvira. Maila: A. Administrazio egoera: jardunean.

Donezteben, 2019ko ekainaren 10ean.–Udalen Batasuneko burua, Santiago Uterga Labiano.

Iragarkiaren kodea: L1907963