127. ALDIZKARIA - 2019ko uztailaren 2a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ZIZUR NAGUSIA

Alkateordeen izendapena

Kontuan hartuz, alde batetik, Toki-araubidearen oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 21.2. eta 23.3 artikuluetan ezarritakoa eta, bestetik, Toki Entitateen Antolaketari, Funtzionamenduari eta Araubide Juridikoari buruzko azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren 46. artikuluan ezarritakoa, eta legez esleitutako eskudantziak erabilita,

EBAZTEN DUT:

1.–Honako zinegotzi hauek alkateorde izendatzea:

–Lehen alkateordea: María Pilar García Castellano.

–Bigarren alkateordea: José Ángel Saiz Aranguren.

–Hirugarren alkateordea: Javier Álvarez Montero.

2.–Izendatuei egokituko zaie, izendapen ordenari jarraikiz, alkatetza ordezkatzea, haren eskudantzietan aritzeko legeak ezarritako kasuetan.

3.–Erabaki hau izendatuei igortzea, jakinaren gainean egon daitezen eta behar diren ondorioak izan ditzan.

4.–Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea. Ebazpen honek, alabaina, alkateak sinatu eta hurrengo egunetik aurrera izanen du indarra.

5.–Osoko Bilkurari ebazpen honen berri emanen zaio, kide anitzeko organo horren hurrengo bilkuran.

Zizur Nagusian, 2019ko ekainaren 21ean.–Alkatea, Jon Gondán Cabrera.

Iragarkiaren kodea: L1908432