127. ALDIZKARIA - 2019ko uztailaren 2a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

DEIERRI

Alkateordearen eta diruzainaren izendapenak

Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 21.2 artikuluak ematen dizkidan eskumena erabiliz,

EBAZTEN DUT:

Lehena.–Izendatzea Udal honetako zinegotzi Ana Marta Mendaza Acedo, lehen alkateorde, eta Arrate Urdangarin Gainza, bigarren alkateorde. Legean ezarritako eran beteko dituzte eginkizunak.

Bigarrena.–Izendatzea Ana Marta Mendaza Acedo Udalbatzako diruzain. Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legean ezarritako eginkizunak beteko ditu.

Hirugarrena.–Egindako izendapenak eraginkorrak izateko, onartu beharko dituzte zinegotzi interesdunek. Onartutzat hartuko dira, hiru egun baliodunen buruan, behar den jakinarazpena egin eta biharamunetik aitzina, kontrakorik espresuki adierazten ez badute.

Laugarrena.–Nafarroako Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamendua onetsi duen azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren 46.1 artikuluaren bukaera betez, ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Bosgarrena.–Ebazpen hau interesdunei igorri eta haren berri ematea Osoko Bilkurari kide anitzeko organo horrek egiten duen lehen bileran, aipatu Errege Dekretuaren 38. artikuluko aurreikuspenen arabera.

Aritzalan (Deierri), 2019ko ekainaren 24an.–Alkate udalburua, Eduardo Lezaun Echalar.

Iragarkiaren kodea: L1908558