127. ALDIZKARIA - 2019ko uztailaren 2a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ULTZAMA

Alkateordeen izendapena

Ultzamako Udaleko alkateak, 2019ko ekainaren 17an, 142/2019 Ebazpena eman zuen. Hona hemen haren testu osoa: “Gaia: alkateordeen izendapena 2019-2022 legegintzaldirako.”

–Ikusirik Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamendua onesten duen 2568/86 Foru Dekretuaren 58. artikuluaren edukia, 46., 47. eta 48. artikuluei dagokienez.

–Ikusirik komeni dela, legegintzaldi honetarako, zenbait pertsona alkateorde izendatzea, Legeak esleitzen dizkien eginkizunetan jardun dezaten.

EBAZTEN DU:

Lehendabizikoa.–Udal honetako zinegotzi hauek alkateorde izendatzea: 1. alkateorde, Ekaitz Astiz Martínez. 2. alkateorde, Nicasio Doray Bengoechea.

Bigarrena.–Ezartzea ezen direlako alkateorde horiek alkate karguan ari dena ordeztuko dutela, haren eskudantzia guztietan, aldez aurretik eskuordetze espresua eginik, hori posible bada, hura kanpoan, eri edo bere eginkizunetan aritzeko ezindua dagoenean, edo Alkatetza hutsik gelditzen denean, hori guztia arestian aipatu arautegi aplikagarriaren edukiari jarraikiz. Orobat, aipatu zinegotziek besterik gabe ordeztuko dute Alkatetza karguan ari dena, dagokien hurrenkeran, bilkuretako aztergairen bati buruz Alkatetzak mintzatzerik edo esku hartzerik ez duenean, Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 76. artikuluan ezarritakoaren arabera.

Hirugarrena.–Ebazpen hau alkateorde izendatuei, Ekaitz Astiz Martinezi eta Nicasio Doray Bengoecheari banan-banan jakinaraztea, kargua onartzen dutela azal dezaten, hala bada.

Laugarrena.–Aipatu izendapenen iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialera igortzea, argitara dadin, eta orobat Herriko Etxeko iragarki-taulan argitaratzea, ebazpen honek indarra biharamunean hartuko badu ere. Ebazpen honen berri ematea Ultzamako Udaleko Osoko Bilkurari egiten duen lehen saioan, Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamendua onesten duen 2568/86 Foru Dekretuaren 58. artikuluan xedatutakoaren arabera.

Larraintzarren (Ultzama), 2019ko ekainaren 17an.–Alkatea, Martín Picabea Aguirre.

Iragarkiaren kodea: L1908357