127. ALDIZKARIA - 2019ko uztailaren 2a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TORRES DEL RÍO

Alkateordearen izendapena

Torres del Rioko Udaleko alkate udalburuak, 2019ko ekainaren 20an, honako ebazpen hau eman zuen:

“Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamenduaren 46. artikuluan ezarritakoak ematen dizkidan ahalmenez baliatuz,

EBAZTEN DUT:

1. Alkateorde izendatzea Evencio Jesús Pérez Leuza.

2. Ebazpen hau izendatuari jakinaraztea, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko agintzea eta Udalbatzari horren berri ematea, egiten duen lehen osoko bilkuran”.

Torres del Rion, 2019ko ekainaren 20an.–Alkatea, Juan Luis Pérez Leuza.

Iragarkiaren kodea: L1908473