127. ALDIZKARIA - 2019ko uztailaren 2a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TEBAS-MURU ARTEDERRETA

Alkateordeen izendapena

Tebas-Muru Artederretako alkateak, 2019ko ekainaren 18an, honako ebazpen hau eman zuen:

2019ko ekainaren 18ko ebazpena.

Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamendua arautzen duen azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren 46. artikuluan ezarritakoarekin eta Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 21.2 artikuluarekin bat, Alkatetza honek, bere eskudantziak erabiliz,

EBAZTEN DU:

Lehena.–M.ª Jesus Otazu Ayestaran lehen alkateorde eta Ana Irigoyen Ancil bigarren alkateorde izendatzea.

Bigarrena.–Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, interesdunei jakinaraztea eta Udalbatzari ebazpenaren berri ematea egiten den lehen osoko bilkuran.

Hirugarrena.–Alkateordeek, izendapenaren hurrenkerari jarraikiz, Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamenduaren 47. artikuluan jasotzen diren kasuetan beteko dituzte alkatearen eginkizunak.

Tebasen, 2019ko ekainaren 24an.–Alkatea, Yolanda Obanos Irure.

Iragarkiaren kodea: L1908501