127. ALDIZKARIA - 2019ko uztailaren 2a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

GARES

Alkateordeen izendapena

Toki Entitateen Antolaketaren eta Funtzionamenduaren gaineko Erregelamenduaren 38.d, 52. eta 53. artikuluetan ezarritakoa betetzeko, eta azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren 38. artikuluari jarraikiz, Alkatetza honek, legez dituen eskumenak erabiliz, honako hau

EBAZTEN DU:

1. Alkateorde izendatzea ondoko zinegotzi hauek:

–Lehen alkateordea: Daniel Arana Belloso.

–Bigarren alkateordea: Carlos Vélez Medrano.

–Hirugarren alkateordea: Manuel Pedro Ayechu Redín.

2. “Tokiko Gobernu Batzarra” eratzea, honela osatua: Alkatetza, haren buru ere izanen dena; Daniel Arana Belloso, EH Bilduren ordezkaria; Carlos Vélez Medrano, Puentesina hautesle-elkartearen ordezkaria eta Manuel Pedro Ayechu Redín, Ximenez de Rada hautesle-elkartearen ordezkaria.

3. Ebazpen hau jakinaraztea izendatu direnei.

4. Osoko Bilkurari honen berri ematea, egiten den lehenbiziko bilkuran.

5. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, nahiz eta indarra hartuko duen ebazpen hau sinatu eta biharamunean.

Garesen, 2019ko ekainaren 19an.–Alkatea, Oihan Mendo Goñi.

Iragarkiaren kodea: L1908507