2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
OIZ
1/2019 aurrekontu-aldaketa. Behin betiko onespena
Jendaurrean egoteko epea inork erreklamaziorik aurkeztu gabe iraganik, behin betikoz onetsirik gelditu da 1/2019 aldaketa. Hau 2019ko otsailaren 21ean onetsi zen hasiera batean eta 92. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, maiatzaren 14an.
Horrenbestez, eta Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202.3 artikuluan xedatutakoari jarraituz, aldaketa argitaratzen da:
GASTUAK | GUZTIRA | 5.000,00 |
| Aparteko kredituak | |
1 4100 6090003 Latasa baserrirako bidea konpontzea | Partida berria | 5.000,00 |
FINANTZIAZIOA | GUZTIRA | 5.000,00 |
| Tesoreriako soberakina | |
1 87000 Gastu orokorretarako tesoreriako soberakina | 2018ko saldoa | 5.000,00 |
Oitzen, 2019ko ekainaren 11n.–Alkatea, Jaime Urroz Tellechea.
Iragarkiaren kodea: L1908253