127. ALDIZKARIA - 2019ko uztailaren 2a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUNBERRI

Alkateordeen izendapena

Irunberriko Udaleko alkate udalburuak, 2019ko ekainaren 18ko Ebazpenaren bidez, honako izendapen hauek egin ditu, Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 21.2 artikuluan eta Toki entitateen antolaketaren, funtzionamenduaren eta araubide juridikoaren gaineko erregelamenduaren –azaroaren 28ko 2568/1985 Errege Dekretuaren bidez onetsiaren– 46. artikuluan esleitzen zaizkion ahalmenak erabiliz:

Lehen alkateorde: Mauro Gogorcena Aoiz zinegotzia.

Bigarren alkateorde: Begoña Gogorcena Marin zinegotzia.

Argitara ematen da orok jakin dezan, azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren bitartez onetsitako Toki Entitateen Antolaketa, Funtzionamendu eta Araubide Juridikoari buruzko Erregelamenduaren 46. artikuluan ezarritakoari jarraikiz.

Irunberrin, 2019ko ekainaren 25ean.–Alkatea, Rocío Monclús Manjón.

Iragarkiaren kodea: L1908606