127. ALDIZKARIA - 2019ko uztailaren 2a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LIZASO

“Orgiko oihana” 1. aisiarako natura-eremuaren erabilera arautzen duen ordenantza. Hasierako onespena

Lizasoko Kontzejuak, 2019eko otsailaren 19an egin bilkuran, hasiera batean onetsi zuen, Lizason (UItzama). “Orgiko oihana” 1. aisiarako natura-eremuaren erabilera arautzen duen ordenantza.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatuari jarraikiz, onetsitako ordenantza ikusgai egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Jendaurreko epean inork alegaziorik egin ezean, ordenantza behin betiko onetsitzat joko da, eta testua osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Lizason, 2019ko urtarrilaren 25ean.–Kontzejuko burua, Alfredo García-Falces Larrañeta.

Iragarkiaren kodea: L1906932