127. ALDIZKARIA - 2019ko uztailaren 2a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko euskara itzultzaile izateko lau lanpostu oposizio bidez betetzeko deialdia. Izendapen proposamena.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko euskara itzultzaile izateko lau lanpostu oposizio bidez betetzeko deialdiaren 8.1 oinarria betez (Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren maiatzaren 31ko 1264/2018 Ebazpenaren bidez onetsi zen, eta 2018ko 118. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu, ekainaren 20koan), oposizioa kalifikatzen duen epaimahaiak izendapen proposamena aurkeztu du honako izangai hauen alde: Mikel Goñi Beriain, Oihan Pla Azanza, Alaitz Zabaleta Sarobe eta Irati Marañón Quintana, denak txanda irekikoak.

Proposatutako izangaiek 30 egun naturaleko epea izanen dute, proposamen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, deialdiaren 8.2 oinarrian aipatzen diren agiriak Nafarroako Gobernuko Erregistro Orokorraren bidez aurkezteko.

Iruñean, 2019ko ekainaren 19an.–Langileriaren Kudeaketako Zerbitzuko zuzendaria, Pilar Goñi Muro.

Iragarkiaren kodea: F1908656