127. ALDIZKARIA - 2019ko uztailaren 2a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ETXARRI ARANATZ

Alkateordeak izendatzea

Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen 7/1985 Legearen 21.1 artikulua eta 2568/1986 Errege Dekretuak onesten duen Toki Entitateen Antolaketa, Funtzionamendu eta Araubide Juridikoari buruzko Erregelamenduaren 46. artikuluan ezarritakoa kontuan hartuta, alkateak ahalmena du alkateordeak libreki izendatu eta kargutik kentzeko.

Guzti hori dela eta, Alkatetza honek EBATZI DU:

1.–Udal honetako zinegotzi hauek alkateorde izendatzea:

1. Lur Iosu Larraza Lopez.

2. María Saez de Albeniz Bregaña.

2.–Izendatutako zinegotziei dagokie alkatea bere funtzio guztietan ordeztea, ezarritako ordenarekin eta legeak zehazten dituen baldintzekin.

3.–Erabakia interesdunei jakinaraziko zaie, eta Udalaren iragarki-taulan eta NAOn argitaratuko da.

4.–Ebazpena hurrengo Osoko Bilkuran jakinaraziko da.

Etxarri Aranatzen, 2019ko ekainaren 24an.–Alkatea, Silvia Marañon Txasko.

Iragarkiaren kodea: L1908605