127. ALDIZKARIA - 2019ko uztailaren 2a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CORTES

Alkateordearen izendapena

Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 21.2 artikuluan eta Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamenduaren (azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuak onetsia) 41.3 eta 46.1 artikuluetan ezarritakoarekin bat,

EBAZTEN DUT:

Lehenbizikoa.–Antonio Alba Baya Cortesko Udaleko lehen alkateorde izendatzea.

Victor Rojo Sánchez Cortesko Udaleko bigarren alkateorde izendatzea.

Bigarrena.–Izendatuei ebazpena banan-banan jakinaraztea; haiek kontrakoa adierazi ezik esan gabe onetsitzat joko da.

Hirugarrena.–Ebazpena Nafarroako Aldizkari Ofizialera igortzea, bertan argitara dadin; alkateak ebazpena sinatu eta biharamunetik hasita izanen du indarra, besterik ezartzen ez bada. Halaber, Udalaren iragarki oholean argitaratuko da.

Laugarrena.–Osoko bilkurari ebazpen honen berri ematea, egiten den lehen saioan.

Cortesen, 2019ko ekainaren 20an.–Alkate udalburua, Fernando Sierra Estoduto.

Iragarkiaren kodea: L1908403