127. ALDIZKARIA - 2019ko uztailaren 2a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

AZAGRA

Alkateordeen izendapena

Azagrako Udaleko alkateak 200/2019 ebazpena eman zuen ekainaren 20an. Honela dio haren xedapen zatiak:

Lehena.–Honako zinegotzi hauek alkateorde izendatzea:

–Lehena: Mari Cruz Medrano Medrano.

–Bigarrena: Francisco José Sánchez Díaz.

–Hirugarrena: Vicente Gurrea Castillo.

Bigarrena.–Alkateordeek nire eskudantzia guztietarako ordezkatuko naute, kanpoan naizenean, eri edo ezindurik, eta, beraz, eskudantzia haietan ari ezinean, izendatu ditudan hurrenkera berean eta aldez aurretik eskuordetze espresua eginik, hori posible bada.

Orobat, bertzerik gabe ordezkatuko naute, izendatu ditudan hurrenkera berean, bilkuretako aztergairen bati buruz mintzatzerik edo esku hartzerik ez dudanean, Toki Araubidearen oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 76. artikuluan ezarritakoaren arabera.

Hirugarrena.–Ebazpen hau jakinaraztea izendatu direnei.

Laugarrena.–Aipatu izendapenen iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialera igortzea, argitara dadin, eta orobat Herriko Etxeko iragarki-taulan argitaratzea, indarra dekretu honen biharamunean hartuko badu ere.

Bosgarrena.–Udalbatzari ebazpen honen berri ematea, egiten duen lehen osoko bilkuran, Toki Entitateen Antolaketaren eta Funtzionamenduaren gaineko Erregelamenduaren 38. artikuluan xedatuari jarraikiz.

Azagran, 2019ko ekainaren 24an.–Alkatea, Rubén Medrano Romeo.

Iragarkiaren kodea: L1908553