127. ALDIZKARIA - 2019ko uztailaren 2a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

2655E/2019 EBAZPENA, ekainaren 14koa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Profesionalen zuzendariak emana, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan osasun mentaleko erizain espezialisten 14 lanpostu huts merezimendu-lehiaketa bidezko lekualdatzearen bitartez betetzeko deialdian onartu diren izangaien behin betiko zerrenda onesten duena.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak maiatzaren 8an emandako 521E/2019 Ebazpenaren bidez, deialdi bat onetsi zen Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan osasun mentaleko erizain espezialisten 14 lanpostu huts merezimendu-lehiaketa bidezko lekualdatzearen bitartez betetzeko. Deialdi hori 2019ko 103. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, maiatzaren 29koan.

Eskaerak aurkezteko epea amaituta, eta izangai bazterturik ez dagoenez, bidezko da deialdian onartutako izangaien behin betiko zerrenda onestea.

Irailaren 3ko 171/2015 Foru Dekretuaren bidez onetsitako Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren Estatutuek ematen dizkidaten ahalmenak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Onestea Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan osasun mentaleko erizain espezialisten 14 lanpostu huts merezimendu-lehiaketa bidezko lekualdatzearen bitartez betetzeko deialdian onartu diren izangaien behin betiko zerrenda, ebazpen honen eranskinean ageri dena.

2. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea, behar diren ondorioak izan ditzan, eta interesdunei ohartaraztea gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahalko dela, Osasuneko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, argitaratu edo jakinarazi eta biharamunetik hasita, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 126.1.c) eta 126.3 artikuluetan xedatuarekin bat, eta Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako kontseilariaren apirilaren 19ko 82/2016 Foru Aginduaren bidez egindako eskuordetza erabiliz.

Iruñean, 2019ko ekainaren 14an.–Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Profesionalen zuzendaria, Esteban Ruiz Álvarez.

ERANSKINA

Izangai onartuen behin betiko zerrenda

–O-NOZeko lekualdatze txanda.

Onartuak:

GARRIZ MURILLO, CRISTINA

LADRÓN ARANA, SERGIO

LAPARRA GARRIDO, JAVIER

ZURBANO SAENZ, MARIA JESUS

Baztertuak: inor ez.

–Estatuko lekualdatze txanda.

Onartuak: inor ez.

Baztertuak: inor ez.

Iragarkiaren kodea: F1908175