127. ALDIZKARIA - 2019ko uztailaren 2a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

175/2019 EBAZPENA, ekainaren 17koa, Barneko zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez zuzentzen baita Nafarroako Foruzaingoko agente lanpostu batzuk lehiaketa bitartez edo berariazko lehiaketa bitartez betetzeko deialdian atzemandako akatsa. Deialdi hori Barneko zuzendari nagusiak martxoaren 21ean emandako 71/2019 Ebazpenaren bidez onetsi zen.

Barneko zuzendari nagusiak martxoaren 21ean emandako 71/2019 Ebazpenaren bidez, deialdia onetsi zen Foruzaingoko agente lanpostu batzuk lehiaketa bitartez edo berariazko lehiaketa bitartez betetzeko.

Akats bat atzeman da V. eranskinean (Gai-zerrendak), eta Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 109.2 artikuluan ezartzen denez, “administrazio publikoek edozein unetan zuzentzen ahal dituzte, ofizioz edo interesdunek eskatuta, beren egintzetako akats materialak, egitatezkoak edo aritmetikoak”.

Horrenbestez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta Foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 125.1 artikuluak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Akats bat atzemanda Nafarroako Foruzaingoko agente lanpostu batzuk lehiaketa bitartez edo berariazko lehiaketa bitartez betetzeko deialdiaren V. eranskinean –Barneko zuzendari nagusiaren martxoaren 21eko 71/2019 Ebazpenaren bidez onetsia–, akats hura zuzentzea. Hortaz, honela dioen tokian:

“Bide Hezkuntzako Taldea.

Gai bakarra.–Bide Hezkuntzako Oinarrizko Eskuliburua (Ediciones GPS argitaletxea, Formación FSC-CCOO bildumarako, zenbait egile, ISBN 978-84-9721-407-0)”.

Honako hau behar du:

“Bide Hezkuntzako Taldea.

1. gaia.–Bide Segurtasunari buruzko Legea.

2. gaia.–Zirkulazioko Erregelamendu Orokorra.

3. gaia.–Ibilgailuei buruzko Erregelamendua.

4. gaia.–2013-2020 aldirako Nafarroako Bide Segurtasunerako Estrategia.

5. gaia.–Bide segurtasunari buruzko ikuspuntuak historian zehar.

6. gaia.–Bide politikak”.

2. Ebazpen hau argitaratzea Nafarroako Aldizkari Ofizialean, Foruzaingoaren iragarki-taula ofizialean eta Nafarroako Gobernuko intraneteko deialdiaren fitxan, “Langileentzako zerbitzuak” izeneko atalean.

3. Ebazpen hau jakinaraztea Foruzaingoko Komunikaziorako eta Herritarren Partaidetzarako Taldeari, Barneko Araubide Juridikoaren Zerbitzuari eta epaimahaiko idazkariari, behar diren ondorioetarako.

4. Kontuan harturik ebazpen honek ez duela administrazio bidea amaitzen, adieraztea ezen gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal dela haren aurka, Nafarroako Gobernuari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpena jakinarazi eta biharamunetik hasita, honako hauetan xedatuarekin bat: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluak eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta Foru-sektore publiko instituzionalari buruzko 111/2019 Foru Legearen 126. artikulua.

Iruñean, 2019ko ekainaren 17an.–Barneko zuzendari nagusia, Agustín Gastaminza Oiz.

Iragarkiaren kodea: F1908467