126. ALDIZKARIA - 2019ko uztailaren 1a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

EBROKO KONFEDERAZIO HIDROGRAFIKOA

Iragarki-oharra. Erreferentzia: 2019-EXT-9

2019ko martxoaren 4an, aldeetako batek eskatuta ireki zen ur aprobetxamendurako eskubidea amaitzeko espedientea, jarraian azaltzen diren ezaugarriak dituena, kontzesiodunak ukoa idatziz aurkeztu duelako erakunde honetan.

Ezaugarriak:

Eskatzailea: Jesús María Moriones Mateo.

Xedea: azaleko uren aprobetxamendu bat amaitzea, uko egiteagatik.

Ibilgua: Aragoi ibaia.

Udalerria: Galipentzu (Nafarroa).

Batez besteko ur-emari baliokidea kontsumo handieneko hilabetean: 0,02 l/s.

Bolumena: 200 m³.

Azalera: hektarea bat, Galipentzuko udal-mugarteko (Nafarroa) 3. poligonoko 166. lurzatian.

Eskubidearen titulua: Ebroko Konfederazio Hidrografikoko lehendakariak 2003ko maiatzaren 8an emandako ebazpena.

Inskripzioaren datuak: Ur Erregistroko A atala, 36. liburukia, 183. orria.

Aditzera ematen da orok jakin dezan eta azkentzeko prozedura honek kalte egiten diela uste dutenek beren erreklamazioak Ebroko Konfederazio Hidrografikoari idatziz aurkezteko aukera izan dezaten, hogeita bost egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita. Eta, horretarako, espedientea eta dokumentazio teknikoa ikusgai egonen dira Ebroko Konfederazio Hidrografikoan (Sagasta pasealekua 26-28, Zaragoza), bulego orduetan.

Zaragozan, 2019ko maiatzaren 29an.–Komisario albokoa, Javier San Román Saldaña.

Iragarkiaren kodea: E1908130