126. ALDIZKARIA - 2019ko uztailaren 1a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

EBROKO KONFEDERAZIO HIDROGRAFIKOA

Iragarki-oharra. Erreferentzia: 2017-A-150

María Ascensión Torralba Celayak, María Luisa Torralba Celayak eta Jesús M.ª Torralba Celayak ondoko datu eta ezaugarriak dituen ur publikoen aprobetxamendua eskatu dute:

Ur-ibilgua: Urederra ibaia.

Hargunearen udalerria: Allin (Nafarroa).

Hargunearen tokia: UTM ETRS89 (575572, 4730249) 30. zona.

Erabileraren xedea: ureztatzea.

Erabileraren tokia: Allingo udal-mugartea, 8. poligonoko 61. lurzatia (Nafarroa).

Batez besteko emari baliokidea kontsumo handieneko hilean (l/s): 0,0008.

Gehieneko bolumena urtean: 10 m³.

Aprobetxamenduaren xedea da ura zuzenean hartzea Urederra ibaitik, eskuinaldetik, 2,5 ZPko potentzia eta segundoko 3,88 litroko uneko gehieneko emaria duen motoponpa baten bidez; ura hazbete bateko mahuka batetik bultzatuko du ureztatu beharreko lurzatian dauden m³ banako bi biltegitaraino. Ura maiatzetik irailera bitarte hartuko da, fruta-arbolak dituen 2.500 m²-ko lursaila ureztatzeko.

Aditzera ematen da orok jakin dezan eta eskaera honek kalte egiten diela uste dutenek beren erreklamazioak Ebroko Konfederazio Hidrografikoari idatziz aurkezteko aukera izan dezaten, hogeita bost egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita. Eta, horretarako, espedientea eta dokumentazio teknikoa ikusgai egonen dira Ebroko Konfederazio Hidrografikoan (Sagasta pasealekua 26-28, Zaragoza), bulego orduetan.

Zaragozan, 2019ko maiatzaren 14an.–Komisario albokoa, Javier San Román Saldaña.

Iragarkiaren kodea: E1907956