126. ALDIZKARIA - 2019ko uztailaren 1a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUÑA

Iruñean aparkatze arautuaren baldintzak aldatzea,
2019ko uztailean

Iruñeko Udaleko Gobernu Batzarrak, 2019ko maiatzaren 31n, honako erabaki hau hartu zuen:

Ikusirik Herritarren Segurtasuneko eta Elkarbizitzako Alorraren txostenak eta kontuan harturik zer xedatzen den Aparkatze mugatu eta murriztuko eremuak arautzen dituen ordenantzaren 1. eta 4. artikuluetan,

ERABAKITZEN DA:

1. 2019ko uztailaren 15etik 31ra bitartean (biak barne), aparkatze mugatuko eremuak ez dira indarrean egonen.

2. 2019ko uztailaren 5etik 14ra bitartean (biak barne), 1. eta 2. sektoreetako egoitza-txartela dutenendako aparkatzeko eremu murriztua izanen da 2. sektoreko zati hau: Nafarroa Behereko etorbidea, Oliveto Kondearen etorbidea, Katalina Foixkoa etorbidea, Pio XII.aren etorbidea eta 1. sektorearekiko muga. 1. eta 2. sektoreetako egoiliarrendako aparkatzeko eremu murriztua izanen da, halaber, Larraina elkartearen ondoko eremua.

3. 2019ko uztailaren 5etik 14ra bitartean (biak barne), aurreko paragrafoan sartu ez den 2. sektoreko zatia eta 3., 4., 5., 6. eta 7. sektoreak eremu laranjakoak izanen dira egunaren hogeita lau orduetan.

Iruñean, 2019ko ekainaren 11n.–Iruñeko Udaleko Herritarren Segurtasuneko eta Elkarbizitzako Alorreko idazkari teknikoa, Eva Echarri Osinaga.

Iragarkiaren kodea: L1908018