126. ALDIZKARIA - 2019ko uztailaren 1a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BAZTAN

Laburpena, euskara ikasteko 2019ko dirulaguntzen deialdiarena

Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3.b eta 20.8.a artikuluetan aurreikusitakoari jarraituz, argitara ematen da deialdiaren laburpena; horren testu osoa Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean kontsulta daiteke (http://www.pap.minhap.gob.es/bdnstrans/index). DDBN (Identifikazioa): 461407.

Baztango Udalaren Tokiko Gobernu Batzarrak, 2019ko maiatzaren 17an egin bilkuran, onetsi zituen 2019an Euskara ikasteko dirulaguntzak.

Lehendabizikoa.–Onuradunak.

Dirulaguntza jaso ahal izanen dute baldintza hauek betetzen dituztenek:

a) 16 urte baino gehiago izan.

b) Baztanen erroldaturik egon urtebeteko antzinatasunez eta egoera horretan iraun diruz lagunduko den aktibitateak dirauen denbora osoan.

c) Zergen ordainketa nahiz Gizarte Segurantzarekiko obligazioak egunean eduki eta Baztango Udalarekin ordaindu gabeko zorrik ez izan.

d) 2018-2019 ikasturtean (2018ko irailaren 1etik 2019ko abuztuaren 31ra) euskaltegi batean euskara ikastaroren batean matrikulaturik egon eta haren matrikula ordaindurik izan.

e) Euskaltegiak ikastaroaren gutxienez %80ko asistentzia/aprobetxamendu egiaztaturik izan. Autoikaskuntza programa batean ikasten duten ikasleek ere horren aprobetxamendu-egiaztagiria aurkeztu behar dute.

Bigarrena.–Xedea.

Deialdi honek xede hau du: euskara ikasteko ikastarorik egiten duten baztandarrei horrek dakarkien matrikula gastuetarako dirulaguntza ematea arautzea.

Hirugarrena.–Oinarri arautzaileak.

http://www.baztan.eus.

Laugarrena.–Zenbatekoa.

–Dirulaguntza hauek 2019 urteko aurrekontuen dirulaguntzen diru-sailaren kargura, euskara ikasteko dirulaguntzen deialdia izenekora joanen dira. Horretarako 8.000 euroko aurrekontua dago.

–EPC<5.000 euro dutenei matrikularen %100a ordainduko zaie, beti ere 420 euro gainditu gabe. Gainontzekoen dirulaguntzaren zenbatekoa eskatzailearen errenta aitorpenaren araberakoa izanen da, eta aurkezten diren eskabide kopuruaren arabera eginen da aurrekontuaren zatiketa.

–Aurrekontuetan aurreikusi den diru-kopurua, behar den epean eta behar den moduan aurkezten diren eskaeren artean zatituko da, deialdiko baldintzak betetzen dituztenen artean betiere.

–Dena dela, dirulaguntzen onuradunek ezin izanen dute 420 euro baino gehiago jaso deialdi bakoitzeko.

Bosgarrena.–Eskabideak aurkezteko epea.

Eskabideak aurkezteko epea 2019ko irailaren 2tik 27ra (14:00ak arte) izanen da.

Baztanen, 2019ko maiatzaren 17an.–Alkatea, Joseba Otondo Bikondoa.

Iragarkiaren kodea: L1908020