126. ALDIZKARIA - 2019ko uztailaren 1a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

938/2019 EBAZPENA, ekainaren 14koa, Toki Administrazioko zuzendari nagusiak emana, Toki Administrazioko zuzendari nagusiaren maiatzaren 8ko 623/2019 Ebazpenean ikusitako akatsa zuzentzen dueña. 623/2019 Ebazpenak Iruñerriko Mankomunitateak eskatutako lankidetza-araubidea onartzen du eta jendaurrean jartzen ditu “Robo ibaiaren arroaren saneamendua (Legarda, Uterga eta Muruzabal)” izeneko proiektua eta proiektuaren lanek ukitutako ondasun eta eskubideen zerrenda.

Toki Administrazioko zuzendari nagusiak emandako maiatzaren 8ko 623/2019 Ebazpenaren bidez Iruñerriko Mankomunitateak eskatutako lankidetza-araubidea onartzen da eta jendaurrean jartzen ditu “Robo ibaiaren arroaren saneamendua (Legarda, Uterga eta Muruzabal)” izeneko proiektua eta proiektuaren lanek ukitutako ondasun eta eskubideen zerrenda. Ebazpen hori 96. zenbakiko Nafarroako Aldizkari Ofizialean kaleratu zen, 2019ko maiatzaren 20an. Ebazpen horren testuan ageri da onuraduna Iruñerriko Mankomunitatea dela, baina espedientean Iruñerriko Zerbitzuak SA merkataritza-sozietatea (Iruñerriko Mankomunitatearen sozietate instrumentala) jotzen da halakotzat.

Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 109.2 artikuluan jasota dagoenaren arabera, administrazio publikoek edozein unetan zuzendu ditzakete, ofizioz edo interesdunek eskaturik, beren egintzetako oker materialak, egitezkoak edo aritmetikoak. Horrenbestez, egokia da mankomunitate horren aldeko adierazpena ezeztatzea, desjabetze-prozeduraren onuradun gisa, eta Iruñerriko Zerbitzuak SA jartzea haren ordez.

Hori guztia aintzat hartuta, eta Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuaren egitura organikoa onesten duen irailaren 21eko 78/2016 Foru Dekretuak ematen dizkidan eskumenen kariaz,

EBAZTEN DUT:

1. Toki Administrazioko zuzendari nagusiaren maiatzaren 8ko 623/2019 Ebazpenean (Iruñerriko Mankomunitateak eskatutako lankidetza-araubidea onartzen du eta jendaurrean jartzen ditu “Robo ibaiaren arroaren saneamendua (Legarda, Uterga eta Muruzabal)” izeneko proiektua eta proiektuaren lanek ukitutako ondasun eta eskubideen zerrenda) ikusitako akats hauek zuzentzea:

–Bigarren paragrafoan, hau jartzen duen tokian: “(...) dagokion mankomunitateak eskatuta eta haren onurarako”.

Hau jarri behar du: “(...) Iruñerriko Zerbitzuak SA sozietateak eskatuta eta haren onurarako”.

–Xedapenen zatiko 1. atalean, hau jartzen duen tokian: “(...) eta desjabetze espedientean toki entitatea onuraduna dela deklaratzea”.

Hau jarri behar du: “(...) eta desjabetze espedientean Iruñerriko Zerbitzuak, SA onuraduna dela deklaratzea”.

2. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean kaleratzea, eta bai Obanosko udaletxeko eta Iruñerriko Mankomunitateko iragarki-oholetan ere. Halaber, dagokion iragarkia emango da argitara Foru Komunitateko egunkari batean.

Iruñean, 2019ko ekainaren 14an.–Toki Antolamendurako Zerbitzuko zuzendaria, Miren Sanz de Galdeano Martínez de Eulate (Toki Administrazioko zuzendari nagusiaren aldi baterako ordezkoa, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariaren abenduaren 23ko 316/2015 Foru Aginduak adierazten duen bezala –2016ko 4. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, 2016ko urtarrilaren 8koa–).

Iragarkiaren kodea: F1908168