126. ALDIZKARIA - 2019ko uztailaren 1a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

318/2019 EBAZPENA, maiatzaren 23koa, Unibertsitateen eta Hezkuntza Baliabideen zuzendari nagusiak emana, Atarrabiako “Paz de Ziganda ikastola” Haur, Lehen eta Bigarren Hezkuntzako ikastetxe pribatuaren baimena aldatzen duena, instalazioetan aldaketak egiteagatik, espazioen erabilera edo xedea aldatu delako eta horrek ikastetxeak har dezakeen ikasle kopurua aldatzea eragiten duelako.

Ikusirik “Pedro Axular, Sociedad Cooperativa” Atarrabiako “Paz de Ziganda ikastola” Haur, lehen eta Bigarren Hezkuntzako ikastetxe pribatuaren erakunde titularra ordezkatuz Rosario Saenz Lazcano andreak egindako eskaeraren aurrean bideratu den espedientea, ikastetxeak har dezakeen ikasle kopurua handitu eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako ikastetxeari lerro berri bat (4 unitate) gehitzeko.

Ikusirik Hezkuntzako Azpiegituren Zerbitzuak emandako aldeko txostena, ikastetxearen instalazioak indarrean dagoen legeriarekin bat datozela adierazteko.

Nafarroako Foru Komunitatean araubide orokorreko irakaskuntza ez-unibertsitarioa ematen duten ikastetxe pribatuak baimentzeko prozedura ezarri zuen uztailaren 6ko 251/1992 Foru Dekretuak 16. artikuluan, b) eta c) letretan ezarritakoa kontuan hartuta.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 32.1.d) artikuluak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz, eta Hezkuntzako Azpiegituren Zerbitzuak proposaturik,

EBAZTEN DUT:

1. Atarrabiako “Paz de Ziganda ikastola” (ikastetxearen kodea: 31006201) Haur, Lehen eta Bigarren Hezkuntzako ikastetxe pribatuaren baimena aldatzea, instalazioetan aldaketak egiteagatik, espazioen erabilera edo xedea aldatu delako eta horrek ikastetxeak har dezakeen ikasle kopurua handitzea eragiten duela Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan 4 unitate gehiago (lerro bat) izateko.

2. Ikastetxearen osaera juridikoa hau izanen dela adieraztea:

–Haur Hezkuntzako bigarren zikloa: 9 unitate, gehienez ere 225 ikaspostu.

–Lehen Hezkuntza: 18 unitate, gehienez ere 450 ikaspostu.

–Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza: 16 unitate, gehienez ere 480 ikaspostu.

–Zientzien eta Giza eta Gizarte Zientzien modalitateetako Batxilergoa: 6 unitate, gehienez ere 210 ikaspostu.

3. Gogoraraztea ezen, ikastetxe itundua denez gero, ebazpen honen bidez baimentzen diren unitate berriak abian jartzeko bete beharko dela itunei buruzko legediak horretaz xedatutakoa.

4. Ebazpen hau ikastetxearen titularrari jakinaraztea, eta aditzera ematea haren aurka gora jotzeko errekurtsoa jar daitekeela, Hezkuntza Departamentuko kontseilariari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hasita hilabeteko epean.

5. Ebazpen hau igortzea Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzura, Hezkuntzako Azpiegituren Zerbitzura, Ikastetxeen, Finantzaketaren eta Ikasketetarako Laguntzen Atalera eta Kontratazioaren, Zerbitzu Osagarrien eta Koordinazio Administratiboaren Atalera.

6. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Iruñean, 2019ko maiatzaren 23an.–Unibertsitateen eta Hezkuntza Baliabideen zuzendari nagusia, Nekane Oroz Bretón.

Iragarkiaren kodea: F1907077