126. ALDIZKARIA - 2019ko uztailaren 1a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

69/2019 EBAZPENA, maiatzaren 23koa, Industriaren, Energiaren eta Berrikuntzaren zuzendari nagusiak emana, Planta Solar OPDE 39 SL izendatzen duena nodoko solaskide bakar posizio berri batean, La Serna 400 kV-eko azpiestazioan (bigarren posizioa).

2019ko otsailaren 4an, Alejandro Chaves Martínez jaunak, Planta Solar OPDE 22 SL, Planta Solar OPDE 23 SL, Planta Solar OPDE 25 SL, Planta Solar OPDE 39 SL, Planta Solar OPDE 40 SL, Planta Solar OPDE 41 SL eta Planta Solar OPDE 42 SL merkataritza sozietateen izenean eta haiek ordezkatuz, eskabidea aurkeztu du (2019/76719 agiri zk.a), Industriaren, Energiaren eta Berrikuntzaren Zuzendaritza Nagusiari zuzendua, Planta Solar OPDE 39 SL izendatzeko nodoko solaskide bakar posizio berri batean, La Serna 400 kV-eko azpiestazioan (bigarren posizioa), Tuteran.

Eskabidean adierazten denez, 2018ko azaroaren 21ean berme ekonomikoen gordailua egin zen Nafarroako Gobernuko Ogasuneko eta Finantza Politikako Departamentuaren Gordailuen Kutxa Orokorrean, planta fotovoltaiko hauek garraio sarean sartzeko eskaera tramitatzeko:

SUSTATZAILEA

INSTALAZIOA

PINST./ PNOM[MW]

Planta Solar OPDE 22 SL

Iñigo Arista P.V.

50 / 42

Planta Solar OPDE 23 SL

García Sánchez I P.V.

50 / 42

Planta Solar OPDE 25 SL

García Iñiguez P.V.

50 / 42

Instalazio horiek udal-mugarte hauetan garatuko dira: Tutera, Cintruénigo, Murchante, Fontellas, Ablitas, Ribaforada, Cascante, Corella eta Fustiñana.

Horrez gainera, adierazten du 2018ko abenduaren 20an berme ekonomikoen gordailua egin zela Ekonomia eta Enpresa Ministerioko Gordailuen Kutxa Orokorrean, planta eoliko hauek sartzeko eskaera tramitatzeko:

SUSTATZAILEA

INSTALAZIOA

PINST./ PNOM[MW]

Planta Solar OPDE 39 SL

Salto del Lobo P.E.

100

Planta Solar OPDE 40 SL

Valentuña P.E.

100

Planta Solar OPDE 41 SL

Lorbes P.E.

100

Planta Solar OPDE 41 SL

Río Riguel P.E.

100

Instalazio horiek udal-mugarte hauetan garatuko dira: Sos del Rey Católico, Castiliscar, Uncastillo eta Luesia (Zaragoza).

Bestalde, 2019ko martxoaren 18an, Marco Antonio Macías Rodríguez jaunak, Buganvilla Solar PV SL merkataritza sozietatearen izenean eta hura ordezkatuz, eskabidea aurkeztu du (2019/211492 agiri zk.a), Buganvilla Solar PV SL izendatzeko nodoko solaskide bakar posizio berri batean, La Serna 400 kV-eko azpiestazioan. Eskabidean adierazten denez, 2018ko abenduaren 28an berme ekonomikoen gordailua egin zen Ekonomia eta Enpresa Ministerioko Gordailuen Kutxa Orokorrean, planta fotovoltaiko hauek garraio sarean sartzeko eskaera tramitatzeko:

SUSTATZAILEA

INSTALAZIOA

PINST./ PNOM[MW]

Buganvilla Solar PV SL

Serna I Solar PV

120 /101

Buganvilla Solar PV SL

Serna II Solar PV

120 /101

Instalazio horiek udal-mugarte hauetan garatuko dira: Tutera, Corella, Cintruénigo, Cascante eta Fitero.

Aipatutako merkataritza sozietateek hitz egin dute zenbait aldiz Molinos de La Rioja SArekin, hura baita nodoko solaskide bakarra Energia Elektrikoaren Garraio Sarea garatzeko Planean (2015-2020) La Serna 400 kV-eko azpiestazioan (1. posizioa) aurreikusten den posizioan, eta planta fotovoltaiko eta parke eoliko berri hauetatik energia ateratzeko aukerak aztertu dituzte.

Instalazio berriak planifikatutako posizioan (1. posizioa) konektatzea ezinezkoa denez, merkataritza sozietate interesdunek eskatu dute trantsizio energetikorako eta kontsumitzaileen babeserako presako neurriei buruzko urriaren 5eko 15/2018 Errege Lege Dekretuaren laugarren xedapen gehigarria aplikatzeko; hau dio xedapenak:

“1. Garraio-sareko instalazio planifikatu eta inbertsio-planetan sartutakotzat joko dira, gehienez ere, kale baten baliokide diren posizioak, azpiestazioaren konfigurazioaren arabera; horiei gehitu behar zaizkie lehendik badiren posizioak eta abenduaren 26ko 24/2013 Legearen 4. artikuluan ezarritakoaren babesean onartutako garraio-sarearen planifikazioaren dokumentuan jasotakoak, bai eta garraio-sarearen erabiltzaileek erabiltzeari uzten dioten posizioak ere, 23.2 artikuluan azaltzen diren arrazoiengatik sarbide- eta konexio-baimenak iraungitzen badira.

2. Garraio-sareko instalazioen titularrek eta garraio-sarearen kudeatzaileek sarbide- eta konexio-baimenak eman ahalko dituzte sortutako energia ebakuatzeko edo banaketa nahiz kontsumoa konektatzeko aurreko apartatuan adierazitako posizioetan, baldintza hauek batera betetzen direnean:

a) Teknikoki eta fisikoki posible izatea.

b) Sorgailuen kasuan, lehendik badiren posizioen bitartez edo garraio-sarearen plangintzan berariaz sartutako posizioen bitartez konektatzea ezinezkoa izatea, arrazoi tekniko nahiz administratiboengatik edo sortutako energiaren ebakuaziorako azpiegituren titularrekin akordiorik ez dagoelako sare horien bidez ebakuatu ahal izateko.

c) Lotutako inbertsio-kostuak posizio horretarako konexioa nahi duten subjektuek ordainduko dituzte, sarearen titularrak beste sare batera konektatzen direnean izan ezik”.

Bestetik, Energia elektrikoa energia-iturri berriztagarrien, kogenerazioaren eta hondakinen bidez sortzeko jarduera arautzen duen ekainaren 6ko 413/2014 Errege Dekretuaren XV. eranskinean jasotzen denez, “sortzaile batek baino gehiagok garraio sarearekin konektatzeko puntu bera dutenean, batera eta nodoko solaskide bakar batek koordinatuta egin beharko da sarerako sarbide eta konexiorako prozeduren tramitazioa, sistemaren operadorearen eta garraiolariaren aurrekoa, eta solaskide horrek sortzaileak ordezkatuz jardunen du, ezartzen diren baldintza eta eginkizunekin”.

Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 83. artikuluan aurreikusitako ondorioetarako, Industriaren, Energiaren eta Berrikuntzaren Zuzendaritza Nagusiak jendaurrean jarri ditu Planta Solar OPDE 39 SL eta Buganvilla Solar PV SLren eskaerak, iragarkia argitaratuz 2019ko 73. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, apirilaren 15ekoan. Epe horretan ez da alegaziorik jaso, ezta hirugarrenen iradokizunik ere.

2019ko maiatzaren 21ean, Planta Solar OPDE 22 SL, Planta Solar OPDE 23 SL, Planta Solar OPDE 25 SL, Planta Solar OPDE 39 SL, Planta Solar OPDE 40 SL, Planta Solar OPDE 41 SL, Planta Solar OPDE 42 SL eta Buganvilla Solar PV SL merkataritza sozietateek baterako eskabidea aurkeztu dute (2019/407245 agiri zk.a), eta bertan proposatu Planta Solar OPDE 39 SL izatea nodoko solaskide bakarra posizio berrian, La Serna 400 kV-eko azpiestazioan (bigarren posizioa).

Aurrekoa ikusirik, eta Energia elektrikoa energia-iturri berriztagarrien, kogenerazioaren eta hondakinen bidez sortzeko jarduera arautzen duen ekainaren 6ko 413/2014 Errege Dekretuaren XV. eranskinean ezarritakoarekin bat, bidezkoa da Planta Solar OPDE 39 SL izendatzea nodoko solaskide bakar posizio berri batean, La Serna 400 kV-eko azpiestazioan (bigarren posizioa), urriaren 5eko 15/2018 Errege Lege Dekretuaren laugarren xedapen gehigarrian aurreikusitakoarekin bat.

Adierazitakoarekin bat, eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 32. artikuluak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Planta Solar OPDE 39 SL (B71357248) izendatzea nodoko solaskide bakar posizio berri batean, La Serna 400 kV-eko azpiestazioan (bigarren posizioa), urriaren 5eko 15/2018 Errege Lege Dekretuaren laugarren xedapen gehigarrian aurreikusitakoarekin bat.

2. Ebazpen hau Energiaren, Meatzaritzaren eta Industria Segurtasunaren Zerbitzura igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

3. Ebazpen hau jakinaraztea honakoei Planta Solar OPDE 22 SLri (B71354724), Planta Solar OPDE 23 SLri (B71354732), Planta Solar OPDE 25 SLri (B71354757), Planta Solar OPDE 39 SLri (B71357248), Planta Solar OPDE 40 SLri (B71357255), Planta Solar OPDE 41 SLri (B71357263) eta Planta Solar OPDE 42 SLri (B71357271), Buganvilla Solar PV SLri (B88238407) eta Red Eléctrica de España SAUri (A85309219); horrekin batera, aditzera ematea ebazpen honek ez duela bide administratiboa amaitzen, eta haren kontra gora jotzeko errekurtsoa aurkezten ahalko dela Garapen Ekonomikorako kontseilariari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hasita hilabeteko epean, espediente zenbakia adierazita bertan.

4. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.

Iruñean, 2019ko maiatzaren 23an.–Industriaren, Energiaren eta Berrikuntzaren zuzendari nagusia, Yolanda Blanco Rodríguez.

Iragarkiaren kodea: F1907063