125. ALDIZKARIA - 2019ko ekainaren 28a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

EGUESIBAR

Aldaketa, Elkano-Ibiriku-Eguesko 1. sektoreko AR.1 plan partzialaren eraikingintza-ordenantzan. Behin betiko onespena

Eguesibarko Udalak, 2019ko martxoaren 5eko osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Elkano-Ibiriku-Eguesko 1. sektoreko AR.1 plan partzialaren eraikingintza-ordenantzako aldaketa.

Aldaketa horren hasierako onespenaren eta erregelamenduzko jendaurreko epearen iragarkia argitara eman zen 2019ko 62. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, apirilaren 1ekoan, eta Udalaren iragarki-taulan. Jendaurrean egon bitartean, ez zen alegaziorik aurkeztu. Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan ezarritakoari jarraikiz, behin betiko onetsirik gelditu dira, ondotik ematen den testuari jarraikiz.

Argitara ematen da, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. eta 326. artikuluetan eta aplikatzen ahal den gainerako legerian ezarritakoa betetzeko.

Sarrigurenen (Eguesibar), 2019ko ekainaren 20an.–Alkatea, Amaia Larraya Marco.

ERANSKINA

Aldaketa plan partzialeko eraikingintza-ordenantzan (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L1908397