125. ALDIZKARIA - 2019ko ekainaren 28a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ULIBARRI

Aldaketa, Herri-lurretako aprobetxamenduak arautzen dituen udal ordenantzan. Hasierako onespena

Ulibarriko Kontzejuak, 2019ko ekainaren 6an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen aldatzea Ulibarriko Kontzeju-mugarteko herri-lurretako aprobetxamenduak arautzen dituen udal ordenantza.

Bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluarekin (foru lege horren bidez jorratu zen Nafarroako Toki Administrazioa), onetsitako ordenantza jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea azter dezaten eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Jendaurreko epean inork ez badu alegaziorik aurkezten, ordenantza behin betiko onetsirik geldituko da, eta testua oso-osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Ulibarrin, 2019ko ekainaren 7an.–Alkatea, Javier Piérola García.

Iragarkiaren kodea: L1907912