125. ALDIZKARIA - 2019ko ekainaren 28a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ORKOIEN

Xehetasun-azterketa 1. poligonoko 1564. lurzatian.
Behin betiko onespena

Orkoiengo Udalak, 2019ko apirilaren 17an egin osoko bilkuran, behin betiko onetsi zuen xehetasun-azterketa katastroko 1. poligonoko 1564. lurzatian, Arkal Automotive España SL-k sustatua.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen Testu Bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 79.1 artikuluan ezarritakoarekin bat, behin betiko onespenaren erabakia argitaratzen da.

Erabaki honek bukaera emanen dio administrazio bideari, eta haren kontra administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar daiteke, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, argitalpen honen biharamunetik aitzina, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 10. eta 46. artikuluekin bat.

Orkoienen, 2019ko ekainaren 6an.–Alkatea, Carlos Arroniz Loyola.

ERANSKINA

Xehetasun-azterketa (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L1907887