125. ALDIZKARIA - 2019ko ekainaren 28a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MURILLO EL FRUTO

1/2019 aurrekontu-aldaketa. Behin betiko onespena

Aurrekontuko aldaketa hasiera batean onesten duen erabakia 2019ko 91. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, maiatzaren 13an. Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, aurrekontuko aldaketa hori behin betiko onetsi eta argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, bat etorriz Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuarekin.

1/2019 aldaketa

Kreditu-gehigarria

Kreditu-gehigarria, idazkari kontu-hartzaile titularrari egin beharreko ordainketak finantzatzeko (1-9022-12009 eta 1-920121301 zenbakidun gastuen partidak). Zenbatekoa: 10.500 eta 2.500 euro, hurrenez hurren.

FINANTZAKETA:

Diruzaintzako gerakina gastu orokorretarako. Zenbatekoa, guztira: 13.000 euro.

Murillo el Fruton, 2019ko ekainaren 6an.–Alkate udalburua, Juan Carlos Gabari Sanz.

Iragarkiaren kodea: L1907903