125. ALDIZKARIA - 2019ko ekainaren 28a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LARRION

1/2019 eta 2/2019 aurrekontu-aldaketak. Hasierako onespena

Larriongo Kontzejuak, 2019ko maiatzaren 23an egin osoko bilkuran, legezko quoruma izanik, hasiera batean onetsi zuen 2019ko ekitaldiko aurrekontuan 1. eta 2. aldaketak egiteko espedientea.

Espediente hori jendaurrean egonen da hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta iragarki-taulan argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek edo interesdunek espedientea aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak egin ditzaten.

Erreklamaziorik egon ezean, espedientea behin betiko onetsitzat joko da, jendaurreko epea bukatutakoan.

Larrionen, 2019ko ekainaren 6an.–Kontzejuko burua, Nayra Sosa Hernández.

Iragarkiaren kodea: L1907894