125. ALDIZKARIA - 2019ko ekainaren 28a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LIZARRA

Aldaketa BBEPBko hirigintzako fitxetan, 3. poligonoko 740. eta 741. lurzatiei dagokienez (San Nikolas kaleko 29 eta 31 zenbakiak)

Udalaren Tokiko Gobernu Batzarrak, 2019ko maiatzaren 23an egin bilkuran, erabaki zuen aldaketa hasiera batean onestea hiri honetako BBEPBko hirigintza fitxetan, 3. poligonoko 740. eta 741. lurzatiei dagokienez (San Nikolas kaleko 29 eta 31 zenbakietan diren eraikinak) Juan Ángel García Roigek sustaturik.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen Testu Bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 72.1.a) artikuluan ezarritakoaren arabera, espedientea jendaurrean egonen da hilabetean, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen; ohartarazten da egintza honen aurka, ez baita behin betikoa administrazio bidean, ezin dela errekurtsorik paratu, tramiteko egintza delako.

Lizarran, 2019ko ekainaren 4an.–Alkatea, Koldo Leoz Garciandia.

Iragarkiaren kodea: L1907833