125. ALDIZKARIA - 2019ko ekainaren 28a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ATETZ

Deialdia, desjabetze aktak egiteko

Atezko alkate udalburuak honako ebazpen hau eman du ekainaren 11n:

Atezko Udalak, 2019ko otsailaren 28an egin bilkuran, ondoko izen hau duen obra proiektua onetsi zuen: “Edateko uraren hornidura-sarea hobetzea Beratsainen. Atetz (Nafarroa)”. Erabaki zuen, orobat, hasiera batez onestea hark ukituriko ondasun eta eskubideen zerrenda, eta hamabost egunean jendaurrean edukitzea.

Jendaurreko aldia bukatutakoan, Atezko Udalak, 2019ko apirilaren 30ean egindako bilkuran, behin betiko onespena eman zion aipatu proiektuari, baita ukitutako ondasun eta eskubideen zerrendari ere, eta onespen horri loturik daude onura publikoaren deklarazioa eta okupatzeko beharra. Era berean, erabaki zuen Nafarroako Gobernuari eskatzea presakoa deklara dezala aipatutako desjabetzeak ukitutako ondasun eta eskubideen okupazioa.

Nafarroako Gobernuak, 2019ko maiatzaren 29ko erabakiaren bidez, presakoa deklaratu zuen proiektuak ukitutako ondasun eta eskubideen okupazioa, nahitaez desjabetzearren.

Beraz, Nahitaezko Desjabetzeari buruzko 1954ko abenduaren 16ko Legearen 52. artikuluari jarraituz,

EBAZTEN DU:

1. Proiektuak ukitutako ondasunen eta eskubideen titularrei dei egitea, 2019ko uztailaren 23an Atezko Udaletxera ager daitezen, Eritzen, ukitutako ondasunak eta eskubideak okupatu aurreko aktak egitera, eta hala bada, behin betiko okupaziokoak.

2. Ukitutakoek berek agertu beharko dute ekitaldi horretara, edo haien izenean aritzeko behar bezala baimenduta dauden ordezkariek, titulartasuna frogatzen duten agiriak eta kontribuzioaren azken ordainagiria aldean dituztela. Halaber, nahi izanez gero, peritua eta/edo notarioa eraman ditzakete, nork bere kontura.

3. M.ª Carmen Uriz Lusarreta, Itziar Calvo Oteiza eta Jasone Goikoetxea Iriberri Administrazioko peritu izendatzea.

4. Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Atezko Udalaren iragarki-taulan argitaratzea. Era berean, iragarki bat argitaratuko da Foru Komunitateko bi egunkaritan.

5. Ebazpen hau ukitutako titularrei jakinaraztea, banakako zitazio zedularen bidez.

Eritze Atetzen, 2019ko ekainaren 11n.–Alkate udalburua, Ezekiel Martin Muxika.

Iragarkiaren kodea: L1908158