124. ALDIZKARIA - 2019ko ekainaren 27a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

VIANA

6/2019 aurrekontu-aldaketa. Hasierako onespena

Vianako Udalak, 2019ko ekainaren 5ean egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen kreditu bereziaren bidezko 6/2019 aurrekontu-aldaketa, Udalaren 2019ko aurrekontuan.

Espedientea Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagun edo interesdunek azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluarekin (foru dekretu horren bidez garatu zen, aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan, martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea, Nafarroako Toki Ogasunei buruzkoa).

Vianan, 2019ko ekainaren 5ean.–Alkatea, M.ª B. Yolanda González García.

Iragarkiaren kodea: L1907811