122. ALDIZKARIA - 2019ko ekainaren 25a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

EBROKO KONFEDERAZIO HIDROGRAFIKOA

Iragarki-oharra. Erreferentzia: 2019-S-273

Jurramendiko Mankomunitateak honako datu eta ezaugarri hauek dituen baimena eskatu du:

Ezaugarriak:

Eskatzailea: Jurramendiko Mankomunitatea.

Xedea: Lizarrako araztegian lohien lerroa berritzea eta nitrogenoa murrizteko sistema hobetzea.

Lanen xedea da Lizarrako araztegian lohien lerroa berritzea eta nitrogenoa murrizteko sistema hobetzea, Gregorio Berrozpe Ullate bide ingeniariak 2018ko abenduan eta 2019ko apirilean, hurrenez hurren, izenpetutako proiektuen arabera, eta Ebroko Konfederazio Hidrografikoko UPJk 2019ko maiatzaren 10ean egindako kontrol txostenaren oharrak kontuan hartuta.

Aditzera ematen da orok jakin dezan eta eskaera honek kalte egiten diela uste dutenek beren erreklamazioak Ebroko Konfederazio Hidrografikoari idatziz aurkezteko aukera izan dezaten, hogeita hamar egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita. Eta, horretarako, espedientea eta dokumentazio teknikoa ikusgai egonen dira Ebroko Konfederazio Hidrografikoan (Sagasta pasealekua , 26-28, Zaragoza), bulego orduetan.

Zaragozan, 2019ko maiatzaren 16an.–Komisario albokoa, Javier San Román Saldaña.

Iragarkiaren kodea: E1907955