122. ALDIZKARIA - 2019ko ekainaren 25a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MURILLO EL FRUTO

Alkateordeen izendapena

Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen Legearen 21.2 artikuluan eta Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamenduaren 46. artikuluan xedatutakoarekin bat, ebatzi dut:

Lehenbizikoa.–Amador Labiano Goñi zinegotzia lehen alkateorde izendatzea eta Nieves Romero López zinegotzia bigarren alkateorde.

Bigarrena.–Honako hau Amador Labiano Goñiri eta Nieves Romero Lópezi jakinaraztea.

Hirugarrena.–Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Laugarrena.–Udalbatzari horren berri ematea egiten duen lehen osoko bilkuran.

Argitara ematen da, orok jakin dezan.

Murillo el Fruton, 2019ko ekainaren 17an.–Alkatea, M.ª Aránzazu Murillo Tanco.

Iragarkiaren kodea: L1908235