122. ALDIZKARIA - 2019ko ekainaren 25a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LEKUNBERRI

Alkateordeen izendapena

Lekunberriko Udaleko alkate udalburuak, 2019ko ekainaren 18ko ebazpenaren bidez, ebatzi du alkateordeen izendapena, ondotik ematen den bezala, bat etorriz Toki Entitateen Antolaketari, Funtzionamenduari eta Araubide Juridikoari buruzko Erregelamenduaren 46.1 artikuluarekin:

Lehena.–Vicente Michaus Gallardo izendatzea lehen alkateorde.

Bigarrena.–María Jesús Ayestarán Oquiñena izendatzea bigarren alkateorde.

Alkateordeei dagokie alkatea ordeztea haren eginkizun guztietan eta beren izendapenaren ordenaren arabera, hura dagoenean kanpoan, eri edo bere eskudantzietan aritzeko ezindurik.

Hirugarrena.–Udalbatzari ebazpen honen berri ematea, egiten duen lehenbiziko osoko bilkuran, eta izendatuei jakinaraztea banan-banan, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea; nolanahi ere, izendapen honen biharamunean hartuko du indarra.

Lekunberrin, 2019ko ekainaren 18an.–Alkate udalburua, Gorka Azpiroz Razquin.

Iragarkiaren kodea: L1908250