121. ALDIZKARIA - 2019ko ekainaren 24a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

42/2019 FORU AGINDUA, maiatzaren 10ekoa, Hezkuntzako kontseilariak emana, Nafarroako Unibertsitate Publikoan titulu ofizialak eskuratzeko zerbitzu akademikoengatik eta gainerako eskubideengatik 2019-2020 ikasturtean ordaindu beharreko prezio publikoak finkatzen dituena.

Apirilaren 20ko 14/2012 Errege Lege Dekretua aplikatuta (hezkuntzaren esparruan gastu publikoa arrazionalizatzeko presako neurriei buruzkoa), eta ekainaren 29ko 1000/2012 Errege Dekretua ere aplikatuta (haren bidez ezarri ziren, 2012-2013 ikasturterako, errentaren eta familia ondarearen tarteak eta beken eta ikasketetarako laguntzen zenbatekoak, eta hein batean aldatu zen abenduaren 21eko 1721/2007 Errege Dekretua –zeinaren bidez ezarri baitzen beka eta ikasketetarako laguntza pertsonalizatuen araubidea– eta 1721/2007 Errege Dekretu horri bigarren xedapen gehigarria gehitu zitzaion, iraungitzear dauden unibertsitateko ikasketen prezio publikoei buruzkoa), betiere Nafarroako Unibertsitate Publikoarekin batera, 2019-2020 ikasturtean aplikatu beharreko prezio akademikoak proposatzen dira.

Testuinguru horretan, Unibertsitateen eta Hezkuntza Baliabideen zuzendari nagusiak txosten bat aurkeztu du, Nafarroako Unibertsitate Publikoan 2019-2020 ikasturtean aplikatu beharreko prezioen proposamena arrazoituz, graduko tituluetarako, graduondoko ikasketetarako eta gainerako zerbitzuetarako.

Horrenbestez, Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen 41. artikuluak ematen dizkidan eskumenak erabiliz,

AGINTZEN DUT:

1. Titulu ofizialak eskuratzeko zerbitzu akademikoen eta gainerako eskubideen truke 2019-2020 ikasturtean ordaindu beharreko prezio publikoak onestea, irizpide hauei jarraituz:

I.–Eguneratzea.

2019-2020 ikasturtean eutsi eginen zaie Hezkuntzako kontseilariaren ekainaren 7ko 50/2018 Foru Aginduaren bidez 2018-2019 ikasturterako onetsitako prezioei.

I.1. Gastu Publikoa Arrazionalizatzeko Presako Neurriei buruzko apirilaren 20ko 14/2012 Errege Lege Dekretuan xedatutakoa aplikatuta, eta Unibertsitate Politikarako Konferentzia Nagusiak erabakita, 2019-2020 ikasturtean Nafarroako Unibertsitate Publikoan unibertsitate titulu ofizialak eskuratzeko irakaskuntzen prezioak foru agindu honen eranskinetan jasotakoak izanen dira:

I. eranskina: Graduko ikasketak.

II. eranskina: Graduondoko ikasketak.

III. eranskina: Beste prezio batzuk: ebaluazioak, probak, tituluak luzatzea eta kudeaketa administratiboen prezioak.

I.2. Nafarroako Unibertsitate Publikoak, Gizarte Kontseiluaren bidez, edozein ikasketa mailatan kredituen prezioa igotzen ahalko die atzerriko ikasle ez-egoiliarrei, baldin Europar Batasuneko estatuetako herritarrak ez badira, eta Europar Batasuneko araubidea aplikatu behar zaienei, elkarrekikotasun printzipioa galarazi gabe, kasuan kasuko ikasketaren kostuen %100eraino.

I.3. Ikasle bisitariek foru agindu honetan kredituetarako ezarritako prezioak ordainduko dituzte. Nafarroako Unibertsitate Publikoak, Gizarte Kontseiluaren bidez, kredituen prezioa handitu ahal izanen du ikasle hauentzat, edozein ikasketa mailatan, kasuan kasuko irakaskuntzaren kostuen %100eraino.

II.–Prezioen araubidea.

II.1. Matrikula edo tituluak edo ziurtagiriak egin aurretik edo beste edozein administrazio kudeaketa egin baino lehen, unibertsitateak aurreko ikasturteetako matrikulengatik edo beste edozein kontzepturengatik kobratzeke dauden kopuruak pagatu daitezela eskatuko du.

II.2. Matrikularen prezioa edo haren zatikiren batena ez bada pagatzen unibertsitateak ezartzen dituen baldintzetan, ikasleen eskubideak bertan behera uzten ahalko dira aldi baterako eta, hala bada, matrikula eta horrek sorturiko ondorioak baliogabetzen ahalko dira, dirurik itzultzeko eskubiderik gabe. Unibertsitatearen eskumena izanen da horri buruz egoki jotzen dituen neurriak hartzea.

II.3.a Unibertsitatearteko doktoretzaren esparruan, doktoretzako prezio publikoen ordainketak dagokion hitzarmenarekin bat eginen du.

II.3.b Doktoretzaren kotutoretzaren esparruan, doktoretzako prezio publikoen ordainketak dagokion hitzarmenarekin bat eginen du, elkarrekikotasuna eta benetako karga irizpideen arabera.

III.–Matrikulatzeko eta ordaintzeko moduak.

Bi modu ezarri dira ordaintzeko: ordainketa bakarra eta ordainketa zatikatua.

Matrikularen ordainketa gutunean adierazitako epean eginen da ordainketa bakarra.

Graduko eta masterreko ikasketa planak lau ordainalditan pagatuko dira; diru-sarrera horiek, ondoren aipatzen diren kopuruetakoak, epe hauetan ordainduko dira:

–Lehendabizikoa, guztirakoaren %40, matrikularen ordainketa gutunean adierazten den epean.

–Bigarrena, guztirakoaren %20, 2019ko urriaren 15etik azaroaren 5era arte.

–Hirugarrena, guztirakoaren %20, 2020ko urtarrilaren 14tik otsailaren 4ra arte.

–Eta laugarrena, guztirakoaren %20, 2020ko apirilaren 8tik 29ra arte.

Zatikako ordainketa egiten bada, lehenbiziko ordainketaren kalkuluan, osorik sartu beharko dira ikasketen arloko zerbitzu administratiboen prezio publikoak eta eskola asegurua.

Ordainketa zatitua ez da aplikatzekoa izanen baldin ordaindu beharreko prezioen zenbatekoa 350 eurotik beherakoa bada, graduko eta masterreko ikasketan kasuan.

Aparteko matrikula-aldietan, matrikula zabaltzekoetan edo beken ebazpenaren ondorioz egindako kalkulu berria egitean, kasuan kasuko zenbatekoa ordainketa bakarrean pagatuko da, matrikularen ordainketa-gutunean adierazitako epean.

IV.–Zenbatekoak.

IV.1. Graduko eta masterreko unibertsitate-titulu ofizialak eskuratzeko ikasketetan, matrikularen zenbatekoa batura hau izanen da: arlo, irakasgai edo diziplina bakoitzerako ezarritako kreditu matrikulatuak gehi ordaindu beharreko administrazio-tasak, ikasketa planeko esperimentaltasun mailaren arabera. Kontuan hartuko da, betiere, lehenbiziko matrikula den, edo bigarrena, hirugarrena edo hurrengo bat, foru agindu honetako eranskinetan eta gainerako arauetan ageri diren prezioei jarraituz.

Nafarroako Unibertsitate Publikoak zilegi izanen du ebazpen honetan aurreikusitako prezioez bestelakoak ezartzea Espainiako unibertsitateekin edo atzerriko unibertsitateekin unibertsitateen arteko masterrak egiten dituzten ikasleentzat, betiere prezio komuna ezartzen bada Unibertsitateei buruzko abenduaren 21eko 6/2001 Lege Organikoaren 81.3.b) artikuluan ezarritako mugen barruan.

IV.2. Eskuratu nahi den titulazioko kredituetarako ezarritako prezioaren arabera ordainduko dira ikasleari jarduera akademikoengatik aitortu zaizkion kredituak, kontuan hartu gabe kreditu horiek zer departamentu edo zentrotan egiten edo aitortzen diren.

IV.3. Urtarrilaren 28ko 99/2011 Errege Dekretuak edo urriaren 29ko 1393/2007 Errege Dekretuak araututako doktoretzako unibertsitate titulu ofizialak lortzeko irakaskuntzetan, tutoretza akademikoari gehi administrazio-tasei dagokiena izanen da matrikularen zenbatekoa, III. eranskineko prezioen eta foru agindu honetako gainerako arauen arabera. Urtarrilaren 28ko 99/2011 Errege Dekretuak doktoretzako irakaskuntza ofizialak arautu zituen eta urriaren 29ko 1393/2007 Errege Dekretuak, berriz, unibertsitateko irakaskuntza ofizialen antolamendua ezarri zuen.

Unibertsitate Master batean edo Doktoretza programa batean matrikulatutako ikasleek beren prestakuntza osagarri gisa kredituak egin behar izanez gero, osagarri horren titulu ofizialari dagozkion prezioak aplikatuko dira.

V.–Salbuespenak eta hobariak.

V.1. Prezioetan salbuespenak eta hobariak izateko eskubidea ematen duten baldintzak matrikula eskaeraren egunean bete behar dira.

V.2. Ikasleei behin ere ezin izanen zaie salbuespenik edo hobaririk aplikatu baldin foru agindu honetan ezarririk ez badaude edo indarra duen araudiak ezartzen ez badu.

a) Bekak.

Indarra duen legeriarekin bat beka eskatzen duen ikaslea, baldin bekaren deialdian ezarrita badago ikasleak eskubidea duela irakaskuntza zerbitzuaren prezioak ez ordaintzeko harik eta beka eskaera ebatzi arte, eskubide horretaz baliatzen ahalko da; baina beka ukatuz gero, ordainketa bakar batean pagatu beharko du matrikularen gainerakoa.

Ikasketetarako beka eta laguntzen banakako osagaiaren kostua, matrikularen ondoriozko gastuak finantzatzeko erabiltzen dena, Estatuko Administrazioak eta Nafarroako Foru Komunitateak finantzatuko dute, Hezkuntzaren esparruan gastu publikoa arrazionalizatzeko presako neurriei buruzko apirilaren 20ko 14/2012 Errege Lege Dekretuan ezarritakoarekin bat.

b) Familia ugariak.

Familia ugariak babesteko azaroaren 18ko 40/2003 Legearen 12. artikuluan eta abenduaren 30eko 1621/2005 Errege Dekretuaren bidez onetsiriko Erregelamenduan xedaturikoarekin bat:

Kategoria bereziko familia ugarietako kide diren ikasleek erabateko salbuespenerako eskubidea dute, araudi honetan ezarritako prezio publikoei dagokienez.

Kategoria orokorreko familia ugarietako kide diren ikasleek %50eko salbuespenerako eskubidea dute, araudi honetan ezarritako prezio publikoei dagokienez.

Familia ugariko titulu indarduna aurkeztuz frogatuko da familia ugarietako kidetza edo, matrikula eskatzen den egunean tramitatzen ari baldin bada, indarra duen araudiak baimentzen dituen agiriak aurkeztuz.

c) Merezimendu akademikoak.

Ikasleak Nafarroako Unibertsitate Publikoan “Ohorezko matrikula” bat edo gehiago lortu baditu, matrikularen zenbatekoan hobari bat izateko eskubidea izanen du. Hobariaren zenbatekoa “Ohorezko matrikula” lortu den ikasgaiari edo ikasgaiei dagokien kredituetako lehen matrikularen prezioaren baliokidea izanen da.

Batxilergoko kalifikazio globalean Ohorezko Matrikula lortzen duten ikasleak, bai eta Lanbide Heziketako Goi Mailako prestakuntza ziklo batean edo Arte Plastikoetako eta Diseinuko lanbide ikasketetako ziklo batean Ohorezko Matrikula lortzen dutenak ere, salbuetsirik daude matrikularen prezio publikoak pagatzetik unibertsitate ikasketetako lehen urtean.

Nafarroako Foru Komunitatean 2018-2019 ikasturtean Batxilergoko, Lanbide Heziketako edo Arte Plastikoetako eta Diseinuko lanbide ikasketetako Aparteko Saria lortzen duten ikasleak matrikularen prezio publikoak ordaintzetik salbuetsita egonen dira unibertsitate ikasketetako lehen urtean. Saria tasak ordaindu ondoren ematen bazaie, sarituek eskabidea aurkeztuko diote unibertsitateari sariaren ziurtagiri batekin, tasak itzultzeko eskatuz.

d) Desgaitasuna dutenak.

%33ko edo hortik gorako desgaitasuna duten ikasleek eskubidea izanen dute araudi honetan finkaturiko prezio publikoetan salbuespen osoa izateko, Unibertsitateei buruzko abenduaren 21eko 6/2001 Lege Organikoaren hogeita laugarren xedapenean ezarritakoarekin bat.

Desgaitasuna duen pertsona dela frogatzeko, indarra duen legerian aurreikusitako edozein dokumentu aurkeztuko da.

e) Terrorismoaren biktimak.

Terrorismoaren biktimekiko elkartasunari buruzko urriaren 8ko 32/1999 Legearen 7. artikuluan ezarritakoari jarraikiz, ekintza terroristen biktimek, baita haien ezkontide eta seme-alabek ere, irakaskuntzako prezio publikoetan salbuespen osoa izanen dute. Beraz, zerbitzu administratiboen prezio publikoak bakarrik ordaindu beharko dituzte.

Ondorio horietarako, ekintza terroristen biktimek izaera hori aitortzen dien ebazpen administratiboa aurkeztu beharko dute eta, ezkontideak edo seme-alabak izanez gero, familia liburua.

f) Genero-indarkeriaren biktimak.

Genero-indarkeriaren biktimek eta haien seme-alabek, Genero Bortizkeriaren kontrako Babes Integralerako Neurriei buruzko abenduaren 28ko 1/2004 Lege Organikoan xedaturikoarekin bat, eskubidea izanen dute zerbitzu akademikoen prezio publikoetan salbuespena izateko. Beraz, zerbitzu administratiboen prezio publikoak bakarrik ordaindu beharko dituzte.

Indarra duen araudiak aurreikusten duen edozein agiri eta, haien seme-alaben kasuan, familia liburua aurkeztuz frogatuko da genero-indarkeriaren biktima dela.

VI.–Ikasketak onartzeko prezioak.

VI.1. Ikasketak onartzeko prozesuek III. eranskinean ezarritako prezio administratiboa ordaintzera behartuko dute.

VI.2. Graduko edo gradu ondoko ikasketetan (masterrean edo doktoretzan) matrikulaturiko kredituak onartzeko, 1393/2007 Errege Dekretuan xedaturikoarekin bat, ikasleek kasuan kasuko eranskinetan aipatzen diren prezioen %25 pagatuko diote Nafarroako Unibertsitate Publikoari. %10erainoko beherapena izanen da baldin onartu beharreko kredituak Nafarroako Unibertsitate Publikoan egindako ikasketei badagozkie.

VII.–Irakastordurik gabeko ikasgaiak.

Iraungitzeko dauden ikasketa planetako kredituetan matrikulatzeko, ikasleak kredituak osorik ordainduko ditu; betiere, Nafarroako Unibertsitate Publikoak irakaskuntza alternatiboa eskaintzen badu. Unibertsitateak irakaskuntza alternatiboa eskaintzen ez badu, unibertsitateari prezioaren %25 ordainduko zaio.

2. Foru agindu hau eta eranskinak Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea. Argitaratzen den egunetik beretik izanen ditu ondorioak.

3. Foru agindu hau eta eranskinak igortzea Unibertsitateen eta Hezkuntza Baliabideen Zuzendaritza Nagusiari eta Unibertsitateen Zerbitzuari.

4. Foru agindu hau eta eranskinak jakinaraztea Nafarroako Unibertsitate Publikoko Ekonomia, Plangintza eta Irakasleen Errektoreordetzari eta Nafarroako Unibertsitate Publikoko kudeatzaileari, behar diren ondorioak izan ditzaten.

Iruñean, 2019ko maiatzaren 10ean.–Hezkuntzako kontseilaria, María Roncesvalles Solana Arana.

I. ERANSKINA

Graduko ikasketak

GRADUKO TITULUAK

PREZIOA KREDITU BAKOITZEKO

1. MATRIKULA

2. MATRIKULA

3. MATRIKULA

4. MATRIKULA

1. ESPERIMENTALTASUN GRADUA

16,25 euro

32,50 euro

70,50 euro

97,65 euro

Haur Hezkuntzako Maisu-Maistren gradua

Lehen Hezkuntzako Maisu-Maistren gradua

Soziologia Aplikatuko gradua

Gizarte Laneko gradua

Historia eta Ondarea gradua

Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako Maisu-maistren gradu bikoitza

Zuzenbideko gradua

Lan Harremanen eta Giza Baliabideen gradua

Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzako lizentzia

Ekonomiako gradua

Enpresen Administrazioko eta Ekonomiako gradu bikoitzeko Nazioarteko Programa

Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzako eta Zuzenbideko gradu bikoitza

2. ESPERIMENTALTASUN GRADUA

23,05 euro

46,10 euro

99,85 euro

138,25 euro

Zientzietako gradua

Datu Zientzietako gradua

Bioteknologiako gradua

Erizaintzako gradua

Fisioterapiako gradua

Psikologiako gradua

Medikuntzako gradua

Ingeniaritza Elektrikoko eta Elektronikoko gradua

Ingeniaritza Mekanikoko gradua

Industria Teknologietako Ingeniaritzako gradua

Ingeniaritza Informatikoko gradua

Telekomunikazioetako Teknologietako Ingeniaritzako gradua

Diseinu Mekanikoko Ingeniaritzako gradua

Ingeniaritza Biomedikoko gradua

Telekomunikazioetako Teknologietako Ingeniaritzako eta Ingeniaritza Biomedikoko gradu bikoitza

Nekazaritzako Elikagaien eta Landa Ingurunearen Ingeniaritzako gradua

Elikagai Prozesu eta Produktuen Berrikuntzako gradua

Nekazaritzako Elikagaien eta Landa Ingurunearen Ingeniaritzako gradu bikoitza

ESPERIMENTALTASUN MISTOA

Datu Zientzietako eta Enpresen Administrazioko eta Zuzendaritzako gradu bikoitza

Lehenbiziko, bigarren, hirugarren edo hurrengo matrikulen prezioa izanen da matrikulatutako irakasgaiaren ikasketa planari dagokion esperimentaltasun mailaren araberakoa

II. ERANSKINA

Gradu ondoko ikasketak

MASTER TITULUAK

PREZIOA KREDITU BAKOITZEKO

1. MATRIKULA

2. MATRIKULA

3. MATRIKULA

4. MATRIKULA

LANBIDE ARAUTUETARAKO GAITZEN DUTEN UNIBERTSITATE MASTERRAK

Abokatu lanetan Hasteko unibertsitate masterra

22,65 euro

34,00 euro

73,65 euro

102,00 euro

Bigarren Hezkuntzako Irakasleen Prestakuntzako unibertsitate masterra

Telekomunikazioko Ingeniaritzako unibertsitate masterra

Industriako Ingeniaritzako unibertsitate masterra

Nekazaritzako Ingeniaritzako unibertsitate masterra

Informatika Ingeniaritzako unibertsitate masterra

LANBIDE ARAUTUETARAKO GAITZEN EZ DUTEN UNIBERTSITATE MASTERRAK

Laneko Arriskuen Prebentzioko unibertsitate masterra

28,35 euro

73,65 euro

73,65 euro

73,65 euro

Enpresa Zuzendaritzako unibertsitate masterra

Informazioko Sistema Integratuekiko Prozesuen bidezko Kudeaketako unibertsitate masterra (ERP)

Gizarte Moderno Aurreratuetako Aldaketa Dinamiketako unibertsitate masterra

Historiari, Eremuari eta Ondareari buruzko Ikasketa Aurreratuetako Unibertsitate Masterra

Banakako, Familiako eta Taldeko Esku-hartze Sozialeko unibertsitate masterra

Erizaintzako Zainketen Kudeaketako unibertsitate masterra

Osasun Zientzietako Ikerketako unibertsitate masterra

Osasun Publikoko unibertsitate masterra

Osasunaren Sustapeneko eta Garapen Sozialeko unibertsitate masterra

Ingurumen Agrobiologiako unibertsitate masterra

Kimika Sintetiko eta Industrialeko unibertsitate masterra

Nekazaritzako Elikagaien Industrietako Teknologiako eta Kalitateko unibertsitate masterra

Informazio geografikoko sistemetako (SIG) eta Teledetekzioko unibertsitate masterra

Nekazaritzako Elikagaien Industrietako Teknologia eta Iraunkortasunaren unibertsitate masterra

Proiektuen Zuzendaritzako unibertsitate masterra

Ingeniaritza Biomedikoko unibertsitate masterra

Materialen eta Fabrikazioaren Ingeniaritzako unibertsitate masterra

Ingeniaritza Mekaniko Aplikatuko eta Konputazionaleko unibertsitate masterra

Energia Berriztagarrietako unibertsitate masterra: Sorkuntza Elektrikoa

Modelizazio eta Ikerketa Matematikoko, Estatistikako eta Konputazioko unibertsitate masterra

MASTER BIKOITZAK

Industriako Ingeniaritzako eta Enpresen Administrazioko unibertsitate master bikoitza

Irakasgaia zein masterretakoa den (Industriako Ingeniaritzako unibertsitate masterra edo Enpresen Administrazioko unibertsitate masterra), horren arabera izanen da lehenbiziko, bigarren, hirugarren edo hurrengo matrikulen prezioa

III. ERANSKINA

Beste prezio batzuk: ebaluazioak, probak, tituluak ematea eta kudeaketa administratiboen prezioak

Ebaluazioak eta probak:

Unibertsitatean sartzeko gaitasun probak

93,25 euro

25, 40 eta 45 urtetik gorakoendako sarrera probak

130,90 euro

Doktoretza tesiaren defentsa

171,40 euro

Hizkuntza eskakizuna frogatzeko proba

35,80 euro

Goi mailako hezkuntzako atzerriko tituluen homologazioa:

–Gradu ondoko edo doktore tituluak

152,20 euro

–Lehen eta bigarren zikloko tituluak edo baliokidea:

1. Gaitasun proba

2. Praktikaldia

3. Proiektua edo lana

4. Tutoretzapeko ikastaroa: titulu ofizial bat lortzeko ikasketa planean baliokideak diren irakasgaien kredituak kredituaren prezioekin biderkatuko dira

171,40 euro

171,40 euro

171,40 euro

171,40 euro

Tutoretzak:

Doktoretza tesiaren tutoretza akademikoa

81,75 euro

Karrera bukaerako proiektuetarako tutoretza

40,90 euro

Tutoretza akademikoa (99/2011 ED) (kurtso osoa)

323,35 euro

Tutoretza akademikoa (99/2011 ED) (Doktoretza bigarren hiruhilekoan hasten duten lehen urteko ikasleentzat)

161,65 euro

Tituluak eta egiaztagiriak luzatzea:

Diploma, Arkitektura Teknikoa edo Ingeniaritza Teknikoa (SETarekin)

191,55 euro

Lizentzia, Arkitektura edo Ingeniaritza (SETarekin)

191,55 euro

Gradua (SETarekin)

191,55 euro

Ikasketa aurreratuen diploma

171,42 euro

Doktorea (SETarekin)

287,25 euro

Unibertsitate masterra (SETarekin)

191,55 euro

Tituluaren Europako osagarria (SET)

65,60 euro

Tituluak bikoiztea:

Diploma, Arkitektura Teknikoa edo Ingeniaritza Teknikoa

95,75 euro

Lizentzia, Arkitektura edo Ingeniaritza

95,75 euro

Gradua

95,75 euro

Ikasketa aurreratuen diploma

85,70 euro

Unibertsitate masterra

95,75 euro

Doktorea

143,65 euro

Tituluaren Europako osagarria

32,30 euro

Zerbitzu administratibo akademikoak:

Ikasketak egiten hasteko espediente akademikoa irekitzea

31,25 euro

Unibertsitateko txartelaren kopia

6,70 euro

Administrazioaren kudeaketa

41,15 euro

Agirien konpultsa

12,20 euro

Ikasketen ziurtagiria

31,20 euro

Posta bidezko bidalketak Estatuaren barrenean

3,60 euro

Posta bidezko atzerrirako bidalketak

5,10 euro

Espedientearen lekualdatzea

31,20 euro

Kredituak aitortzeko eskaera (graduko eta masterreko ikasketak)

41,15 euro

Iragarkiaren kodea: F1907387