121. ALDIZKARIA - 2019ko ekainaren 24a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LEOTZ

Laburpena, ordezko garraiorako laguntzak (taxi-bonua) emateko 2019ko deialdiarena

Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3.b eta 20.8.a artikuluetan ezarritakoari jarraikiz, argitara ematen da deialdiaren laburpena; haren testu osoa Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean kontsultatu daiteke (http://www.pap.hacienda.gob.es/bdnstrans/GE/eu/index). DDBN (identifikazioa): 459678.

Leozko Udaleko alkatearen maiatzaren 29ko 62/2019 Ebazpenaren bidez onetsi zen ordezko garraiorako laguntza ekonomikoak (taxi-bonua) emateko 2019ko deialdia.

Lehena.–Onuradunak.

Deialdian parte hartu ahal izanen dute oinarri arautzaileen D.1 apartatuan ezarritako baldintzak betetzen dituztenek.

Bigarrena.–Xedea eta helburua.

Deialdiaren xedea da Leozko bizilagunei dirulaguntzak ematea, 2019an Nafarroako erdialdeko herrietara garraioa izan dezaten, Tafallara batez ere; horrez gain, Tafallako festetan “Joan-etorri” zerbitzuaren osagarri izanen da, zerbitzu hori ez duten udalerriko herrietatik hara joan-etorria egin ahal izateko.

Bosgarrena.–Eskaerak aurkezteko epea.

Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik 2019ko abenduaren 31ra bitarte.

Iratxetan (Leotz), 2019ko ekainaren 4an.–Alkatea, Amaia Ruiz Marcolain.

Iragarkiaren kodea: L1907787