119. ALDIZKARIA - 2019ko ekainaren 20a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LARRAUN

Balorazio txostenaren berrikuspena

Larraungo Udalak, 2018ko abenduaren 20an eginiko osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea Larraungo udal mugapeko balorazio txostena berrikusteko proiektua eta Udalaren ordezkari izendatzea Batzorde Mistoan ondoko hauek: José Javier Barberena Etxarri jauna, Joxe Mari Astiz Iriarte jauna eta Juan Jesús Bildarraz Arraras jauna.

Nafarroako Lurralde Aberastasunaren Erregistroari eta Katastroei buruzko azaroaren 21eko 12/2006 Foru Legearen 36.4 artikuluan ezarriarekin bat, balorazio txostenaren proiektua jendaurrean egonen da 20 egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Jendaurrean egoteko epe horretan, balorazio txostenaren proiektua interesdunen eskura egonen da udal bulegoetan, bidezkoak iruditzen zaizkien alegazioak, kexak edo oharrak aurkez ditzaten.

Argitara ematen da, orok jakin dezan.

Larraunen, 2019ko maiatzaren 29an.–Alkatea, José Javier Barberena Etxarri.

Iragarkiaren kodea: L1907421