119. ALDIZKARIA - 2019ko ekainaren 20a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

47/2019 FORU AGINDUA, maiatzaren 29koa, Hezkuntzako kontseilariak emana, Administrazioak 2019-2020 ikasturtean Testuliburuak Doan Eskuratzeko Programa finantzatzearren ematen duen laguntzaren gehieneko zenbatekoa finkatzen duena.

Martxoaren 25eko 6/2008 Foru Legea garatzeko Erregelamendua onetsi zuen irailaren 27ko 61/2010 Foru Dekretuaren 6. artikuluak honako hau xedatzen du: “Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Administrazioak urtero ezarriko du zein izanen den eginen duen gehieneko ekarpena. Onuraduna den ikasle bakoitzeko modulu bat ezarriko du, eta, haren balioa ezartzeko, programa aplikatuko deneko irakaskuntza maila eta gehien erabiltzen diren liburuek benetan duten kostua hartuko dira kontuan”.

Editoreen Elkarte Nazionalak testuliburuen prezioen bilakaerari buruz egindako txostenak dioenez, 2018-2019 ikasturterako aurreikusita dago testuliburuen %1,6ko igoera, eta, beraz, bidezkoa da 2019-2020 ikasturterako onartutako zenbatekoei portzentaje hori aplikatzea.

Irailaren 27ko 61/2010 Foru Dekretuak ezartzen du ikastetxeak, mailegualdi orokorra bukaturik, testuliburu berekin segitzea erabaki dezakeela, testuliburuak aldatzeko aukerari uko eginez eta ale berriak jarriz.

Ale berriei dagokienez, Administrazioak finantzatuko duen gehieneko portzentajea, Lehen Hezkuntzako 3., 4., 5. eta 6. mailetan eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako 1., 2., 3. eta 4. mailetan, %25 izanen da 2015-2016, 2016-2017, 2017-2018 eta 2018-2019 ikasturteetan testuliburuak berritu ez eta berberekin segitzea erabaki zuten ikastetxeetan, eta %0,5, aldiz, testuliburuak berritu zituzten ikastetxeetan. Ale berriak jartzeko eskaerek 61/2010 Foru Dekretuan ezarritakoa bete beharko dute.

Bestetik, aurrez eskaera eta arrazoiak azaltzen dituen txostena eginda, ikastetxeek bi urtetan berritzen ahalko dituzte testuliburuak –urte bakoitzean batzuk–, eta ez dena urte bakarrean. Hartara, ikastetxe batek berritze partzial bat egin dezake ikasturte honetan, eta 2020-2021 ikasturtean, berriz, gainerako testuliburuak berritu.

Ikasturte honetan, berritutako liburuei dagokien zenbatekoa ordainduko da, II. eranskinean ezarritako portzentajearen arabera. Aukera horretan, berritu gabeko liburuetan, ale berrien portzentajea %8 izan daiteke.

Hurrengo ikasturtean, gainerako liburuei dagokien zenbatekoa ordainduko da 2019-2020 ikasturterako onetsitako moduluaren gehieneko portzentajera iritsi arte.

Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko 14/2004 Foru Legearen 41.1.e) artikuluan ematen zaizkidan ahalmenak erabiliz,

AGINTZEN DUT:

1. Onestea Administrazioak 2019-2020 ikasturtean Testuliburuak Doan Eskuratzeko Programa finantzatzearren ematen duen gehieneko zenbatekoa ikasleko, I. eranskinean ageri denaren arabera.

2. Lehen Hezkuntzako lehen eta bigarren mailetako ikasleen banakako erabilerarako testuliburuak eta curriculumeko materialak, hurrengo ikasturteetako ikasleek erabiltzeko modukoak ez badira, ikasturtero berrituko dira.

3. Ikastetxe batean erabakitzen bada testuliburuak doan eskuratzeko programan sar daitekeen maila bateko gai eta ikasgai guzti-guztietako liburuak ez erabiltzea, Administrazioak 2019-2020 ikasturtean ikasleko eginen duen ekarpena kalkulatuko da testuliburuak doan eskuratzeko programan sartuta dauden liburu guztien artetik aukeratzen den liburu kopuruaren arabera, aurreko apartatuan aipaturiko gehieneko ekarpenaren araberako portzentajea aplikatuz, foru agindu honen II. eranskinean adierazita dagoen bezala.

Atal honetan aurreikusitakoa ez zaie aplikatuko Lehen Hezkuntzako lehen eta bigarren mailetako ikasleei.

4. Hezkuntza premia bereziak dituzten eta hala diagnostikatu zaien ikasleentzat 57,35 euroko zuzkidura ezarri da 2019-2020 ikasturterako, kontuan hartu gabe erabilitako material didaktikoa eta ikaslea derrigorrezko zein irakaskuntza mailatan dagoen matrikulatua, salbu eta Lehen Hezkuntzako lehen eta bigarren mailetan, I. eranskinean aurreikusitakoa aplikatuko baita maila horietan.

5. Hezkuntza Departamentuak erabilera orokorreko testuliburuak eta bestelako material didaktikoa eta informatikoa erostea baimendu eta finantzatzen ahalko du, berrerabilpen eta iraunkortasun baldintzak betetzen badituzte, zehazten diren kasuetan eta baldintzetan.

6. Ale berriei dagokienez, Administrazioak finantzatuko duen gehieneko portzentajea, Lehen Hezkuntzako 3., 4., 5. eta 6. mailetan eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako 1., 2., 3. eta 4. mailetan, %25 izanen da 2015-2016, 2016-2017, 2017-2018 eta 2018-2019 ikasturteetan testuliburu berriak aukeratu ez eta berberekin segitzea erabaki zuten ikastetxeetan, eta %0,5, aldiz, liburu berriak hautatu zituzten ikastetxeetan.

Ale berriak jartzeko eskaerek 61/2010 Foru Dekretuan ezarritakoa bete beharko dute.

7. Aurrez eskaera eta arrazoiak azaltzen dituen txostena eginda, ikastetxeek bi urtetan berritzen ahalko dituzte testuliburuak –urte bakoitzean batzuk–, eta ez dena urte bakarrean. Hartara, ikastetxe batek berritze partzial bat egin dezake ikasturte honetan, eta 2020-2021 ikasturtean, berriz, gainerako testuliburuak berritu.

Ikasturte honetan, berritutako liburuei dagokien zenbatekoa ordainduko da, II. eranskinean ezarritako portzentajearen arabera. Aukera horretan, berritu gabeko liburuetan, ale berrien portzentajea %8 izan daiteke.

Hurrengo ikasturtean, gainerako liburuei dagokien zenbatekoa ordainduko da 2019-2020 ikasturterako onetsitako moduluaren gehieneko portzentajera iritsi arte.

8. Unibertsitateen eta Hezkuntza Baliabideen zuzendari nagusiari ahalmena ematen zaio foru agindu hau garatzeko.

9. Foru agindu honen kontra interesdunek gora jotzeko errekurtsoa jar dezakete Nafarroako Gobernuari zuzendua, honako hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hilabeteko epean.

10. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

11. Foru agindu hau igortzea Ikastetxeen, Finantzaketaren eta Ikasketetarako Laguntzen Atalari, Kudeaketa Ekonomikoaren Bulegoari eta Ogasuneko eta Finantza Politikako Departamentuak Hezkuntza Departamentuan duen Kontu-hartzailetza Delegatuari, behar diren ondorioak sor ditzan.

Iruñean, 2019ko maiatzaren 29an.–Hezkuntzako kontseilaria, María Roncesvalles Solana Arana.

I. ERANSKINA

TESTULIBURUEN PROGRAMA FINANTZATZEKO MODULUA

Gehieneko zuzkidurak ikasle eta ikasmaila bakoitzeko

Lehen Hezkuntzako 1. eta 2. ikasmailak

Gehieneko zuzkidura ikasmaila bakoitzeko

89,81 euro

Lehen Hezkuntzako 3., 4., 5. eta 6. ikasmailak

Ikasmaila bakoitzeko gehieneko zuzkidura

107,13 euro

Erabilera orokorreko materiala eta norberak egina (ikasle eta irakasgai bakoitzeko)

16,24 euro

HPBak dituzten ikasleak

57,35 euro

DBHko 1., 2., 3. eta 4. ikasmailak

Ikasmaila bakoitzeko gehieneko zuzkidura

185,04 euro

Erabilera orokorreko materiala eta norberak egina (ikasle eta irakasgai bakoitzeko)

21,64 euro

HPBak dituzten ikasleak

57,35 euro

II. ERANSKINA

LEHEN HEZKUNTZA

DBH

HAUTATUTAKO LIBURU KOPURUA

EKARPENAREN EHUNEKOA

HAUTATUTAKO LIBURU KOPURUA

EKARPENA EHUNEKOTAN

1

%20

1

%14

2

%40

2

%29

3

%60

3

%43

4

%80

4

%57

5 edo gehiago

%100

5

%71

6

%86

7 edo gehiago

%100

Iragarkiaren kodea: F1907474