117. ALDIZKARIA - 2019ko ekainaren 18a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

901/2019 EBAZPENA, maiatzaren 24koa, Nafarroako Unibertsitate Publikoko errektoreak emana. Haren bidez onesten da Nafarroako Unibertsitate Publikoko ikerketa talde eta institutuetara atxikitako doktoretza aurreko kontratuetarako 7 laguntzaren deialdia, eta gastua baimentzen da.

Nafarroako Unibertsitate Publikoko Ikerketa Batzordeak, 2019ko martxoaren 21ean egindako bileran, onestea erabaki zuen Nafarroako Unibertsitate Publikoko ikerketa talde eta institutuetara atxikitako doktoretza aurreko kontratuetarako 7 laguntzaren deialdia.

Unibertsitateko Aholkularitza Juridikoak egin duen txostena ikusirik.

Ekonomia Gaietarako Zerbitzuak egin duen txostena ikusirik.

Unibertsitateko Kontabilitate Atalak egin duen kreditu erreserbaren egiaztagiria ikusirik.

Ikusirik Ikerketarako errektoreordeak egindako proposamena.

Kontuak ikuskatuta eta aldeko fiskalizazioa eginda.

Nafarroako Unibertsitate Publikoko Estatutuen 40. artikuluan esleituta dauzkadan eskumenak betez,

EBATZI DUT:

Lehena.–Onestea Nafarroako Unibertsitate Publikoko ikerketa institutuetara eta 2019ko Lehiakortasun Planean dauden taldeetara atxikitako doktoretza aurreko kontratuetarako 7 laguntzaren deialdia 2019. urterako onestea, ebazpen honen eranskinean azaltzen diren oinarriekin. Doktoretza aurreko kontratuen bidez gauzatuko dira. Kontratu bakoitzak 1.173 euroko 14 lansari izango ditu, eta 2019ko urriaren 1ean hasiko da.

Bigarrena.–Deialdi honek sortzen duen gastua baimentzea, 143.715,46 euroko gehienezko kopururaino. Sortzen den gastua Nafarroako Unibertsitate Publikoaren aurrekontuko partida hauei egotziko zaie:

–2019ko aurrekontuak:

  • 32300013110 Prestakuntzan dabiltzan ikertzaileak 28.738,50 euro.
  • 32300016000 Gizarte Segurantza 7.190,37 euro.

–2020ko aurrekontua:

  • 32300013110 Prestakuntzan dabiltzan ikertzaileak 86.215,50 euro.
  • 32300016000 Gizarte Segurantza 21.571,10 euro.

Hirugarrena.–Laguntzen zenbatekoa eta kopurua handiagotzeko aukera izango da deialdia finantzatzeko aurrekontu handiagoa baldin badago.

Laugarrena.–Ebazpen hau Ikerketarako errektoreordeari, Aurrekontu eta Plangintza Ekonomikoaren Atalari, Kontabilitate Atalari, Giza Baliabideen Zerbitzuari, eta kontratuak atxikita hartzen dituzten ikerketa talde eta institutuetako arduradunei jakinaraztea.

Bosgarrena.–Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Unibertsitateko web orrialdean argitara dadin agintzea. Halaber, Unibertsitateko baliabide elektronikoen bidez ahalik eta hedapen handiena izan dezan arduratuko da Ikerketa Zerbitzua.

Seigarrena.–Ebazpen honek administrazio bidea agortzen du, eta bere aurka eta haren oinarrien aurka, zilegi da berraztertzeko aukerako errekurtsoa aurkeztea errektorearen aurrean, hilabeteko epean, edo administrazioarekiko auzi-errekurtsoa Nafarroako administrazioarekiko auzien epaitegian, bi hilabeteko epean, biak ere Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita.

Iruñean, 2019ko maiatzaren 24an.–Errektorea, Alfonso Carlosena.

NAFARROAKO UNIBERTSITATE PUBLIKOKO IKERKETA TALDE ETA INSTITUTUETARA ATXIKITAKO DOKTORETZA AURREKO KONTRATUETARAKO 7 LAGUNTZAREN DEIALDIA

901/2019 Ebazpenaren I. eranskina

1.–Deialdiaren xedea.

Honako hau da deialdiaren xedea: doktoreen prestakuntza sustatzea lan kontratuen finantzaketaren bidez, doktoretza aurreko kontratuaren modalitatean, prestakuntzaldiko ikertzaileek atal honetan zehazten diren ikerketa institutu eta taldeekin lotutako doktoretza tesi bat egin dezaten:

Deialdian dauden xedapen komunek eta berariazkoek arautuko dute deialdia, eta behar adinako aurrekontua behar da laguntzak emateko.

Doktoretza aurreko kontratuetarako 7 laguntza iragarri dira Nafarroako Unibertsitate Publikoan doktoretza tesi bat egin nahi dutenentzat. Kontratuok jarraian aipatzen diren ikerketa talde eta institutuetako bakoitzari atxikita egongo dira (bat talde edo institutu bakoitzeko):

Ikerketa taldeak:

–Antenen Taldea.

–INGEPER taldea.

–I-COMMUNITAS.

–INAMAT.

–INARBE.

–IS-FOOD.

–ISC.

2.–Izangaiek bete beharrekoak.

Honako betekizun hauetako bat egiaztatu beharko dute laguntzaren eskatzaileek eskaera epearen barruan:

1. Nafarroako Unibertsitate Publikoko doktoretza programa batean onartua egotea.

2. Nafarroako Unibertsitate Publikoko doktoretza programa baterako onarpena eskatu izatea.

3. 2018-19 ikasturtean doktoretzarako sarbidea emango duen master batean matrikulatua egotea. Masterra 18-19 ikasturtean amaitzeko beharrezkoak diren kreditu guztietan matrikulatua egotea, doktoretzarako sarbidea ematen duen master baten amaierako lanekoak barne.

Esleipenerako hautatua izanez gero, aipatu programako matrikula egin dutela baieztatu beharko dute, laguntzen behin betiko ematea argitaratzen denean ezartzen den epean.

Deialdi honetan ezin izango dute parte hartu eskaera egiteko epea ixten den egunean doktoretza tesi bat egiteko bestelako laguntza homologagarriak jaso dituztenek, 12 hilabete edo gehiagoko laguntzak izan badira.

Laguntza homologagarri baten onuraduna izan denari, laguntza 12 hilabete baino gutxiagokoa izan bada, hori baita deialdi honetan jasotako doktoretza aurreko kontratuaren eta bere luzapenen gehieneko iraupena, Zientziaren Legearen 21. artikuluan ezarritakoarekin bat eginez, laguntza horretatik murriztu egingo da kontratatua eduki duten denbora (hilabeteak eta egunak).

Murrizketa hori kalkulatzeko, kontuan hartuko da izangaia zenbat denbora egon den kontratatuta, deialdi honen babesean dagoen doktoretza aurreko kontratua formalizatzen den egunera arte.

3.–Laguntzen araubide juridikoa.

3.1. Laguntzen onuradunen eskubideak eta betebeharrak deialdi honetan ezartzen direnak izango dira, eta 2016ko urtarrilaren 27ko 103/2019 Errege Dekretuak onetsitako Prestakuntzan dauden Ikertzaileen Estatutuetan ezartzen den beste edozein.

3.2. Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzari buruzko 2011ko ekainaren 1eko 14/2011 Legeko 21. artikuluan ezarritakoak arautuko ditu kontratuak.

3.3. Laguntzaren onuradunak zer ikerketa talde edo instituturentzat lortu duen laguntza eta kontratua formalizatu duen, horri esleituko zaio, eta ikerketa talde edo institutu horretako zuzendaria atxikita dagoen sailari atxikiko zaio.

3.4. Deialdi honetan jasotzen diren laguntzek ez dute inolaz ere konpromisorik ezartzen onuradunak Nafarroako Unibertsitate Publikoko plantillan sartzeko.

3.5. Deialdi honen babesean laguntza bat jasotzea bateraezina da funts publiko edo pribatuekin finantzaturiko beste laguntza batzuekin, bai eta laguntzaren onuradunari kontratu edo estatutu lotura ekartzen dioten soldata edo lansariekin ere. Nolanahi ere, badira salbuespen batzuk, Ikerketako errektoreordeak baimena eman ondoren:

–Prestakuntzan dauden ikertzaileek egiten duten ikerketa jarduerarekin zuzenki loturik dauden ikerketa edo irakaskuntza lanetatik datozen ordainsariak, bai eta beste hauetatik datozen osagarriekin ere: I+G proiektuetako parte hartze baimenduak, 2001eko abenduaren 21eko Unibertsitateei buruzko 6/2001 Lege Organikoa, 2007ko apirilaren 14ko 4/2007 Lege Organikoak aldatutakoa, aplikatuz egindako kontratuak.

–Ikertzaileen mugikortasuna eta prestakuntza sustatzeko laguntza osagarriak.

–Ikerketako errektoreordearen arabera emandako laguntzaren xedea garatzeari traba egiten ez dioten jarduerengatik noizean behin jasotako laguntzak.

4.–Eskaeren aurkezpena.

Deialdi honetan parte hartzeko eskaerak Nafarroako Unibertsitate Publikoko Erregistro Orokorrean aurkeztu behar dira, Iruñeko campusean (Arrosadia z/g, 31006) edo Tuterakoan (Tarazonako etorbidea z/g), astelehenetik ostiralera eta 8:30etik 14:30ak arte, edota 2015eko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluaren b idatz-zatian eta hurrengoetan aipatzen diren bitarteetako edozeinen bidez aurkeztu.

Eskaera posta-bulego batean aurkeztuz gero, gutun-azal irekian egingo da, posta-zerbitzuko langileak eskaerari data eta zigilua jar diezazkion, ziurtatu eta Nafarroako Unibertsitate Publikoaren Erregistrora bidali baino lehen (Arrosadiko campusa z.g., 31006 Iruñea).

Eskabideak aurkezteko epea 10 egun baliodunekoa da, deialdi hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunaren biharamunetik kontatzen hasita. Eskaerak aurkezteko epea ezin izango da luzatu.

Oro har, eskatzen diren bete beharreko baldintzak eskaerak aurkezteko epea bukatzen denean bete beharko dira.

5.–Eskaera egiteko inprimakiak eta dokumentazioa.

a) Eskaera orri normalizatua, zeina helbide honetan baitago jaisteko: http://www.unavarra.es/investigacion/laguntzak-eta-deialdiak/ikertzaileak?languageId=100001. Eskaera orria bete eta gero, izenpeturiko ale bat aurkeztu behar du eskatzaileak Erregistro Orokorrean, kasu bakoitzean eskatzen diren dokumentuekin batera. Zuzendariak eskaera inprimaki honetan jasotzen den kontratua atxiki zaion ikerketa talde edo institutuko kide izan behar du. Hark laguntzari oniritzia emateak esan nahi du izenpetzailea tutoretzat onartzen dela, Prestakuntzan dauden Ikertzaileen Estatutuak eta Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzari buruzko 2011ko ekainaren 1eko 14/2011 Legeak ezartzen dituzten ondorioetarako, eta deialdi honetan ezarritako oinarriak onartzen direla. Laguntzaren zuzendaria Unibertsitateari lotuta egongo da laguntza horren onuradunaren kontratazio aldiak iraun bitartean.

b) Merezimendu zerrendari buruzko laburpen inprimakia, helbide berean dagoena:

http://www.unavarra.es/investigacion/laguntzak-eta-deialdiak/ikertzaileak?languageId=100001. Inprimakiarekin batera, alegatutako merezimenduak egiaztatzen dituen dokumentazioa aurkeztu beharko da. Agiriz egiaztatutako merezimenduak balioetsiko dira bakarrik. Merezimenduak aurkeztu eta frogatzea ez denez baldintza baztertzailea deialdian, eskatzaileak ez badu dokumentazio hori aurkezten, Unibertsitateak ez ditu merezimendu horiek balioetsiko eta ez du eskatuko haiek egiaztatzea.

Egiaztatzeko eskumena beren arauetan ez daukaten pertsonek, organoek edo erakundeek luzatzen dituzten agiriak ez dira kontuan hartuko.

c) Nortasun Agiri Nazionalaren edo pasaportearen fotokopia.

d) Izandako kalifikazioak eta horiek zein egunetan eman ziren adierazten duen ikasketa ziurtagiriaren fotokopia. Nafarroako Unibertsitate Publikoko tituludunek ez dute dokumentu hori aurkeztu beharko.

e) Titulazioaren batez besteko notaren egiaztagiria, 6. oinarrian ezartzen denarekin bat etorriz.

f) Doktoretza ikasketak egiteko sarbidea ematen duen tituluaren fotokopia. Nafarroako Unibertsitate Publikoko tituludunek ez dute dokumentu hori aurkeztu beharko.

Deialdi honetako oinarrietan interesdunei eskatutako dokumentazioa Nafarroako Unibertsitate Publikoaren eskuetan baldin badago jada, ez dira dokumentazio hori aurkeztera behartuak egongo, zirkunstantzia hori idatzita jasotzeko eskatu beharko dute idazki batean. Idazki horretan zein dokumentu den identifikatu behar dute eta zein datan eta zein administrazio unitatetan aurkeztu zen.

Atzerriko ikastegiek ematen dituzten kalifikazioen egiaztagirietan, dagokion ebaluazio sistemaren barruan kalifikaziorik handiena eta txikiena zeintzuk diren ezarriko da, baita gainditzeko gutxieneko kalifikazioa zein den ere.

g) Deialdi honetako zortzigarren apartatuko betekizunetako bat bete dela egiaztatzen duen dokumentazioaren kopia.

Merezimenduak egiaztatzen dituzten agiri akademikoak gaztelania, euskara, ingelesa edo frantsesa ez den hizkuntza batean idatzita badaude, hizkuntza horietako batera egindako zinpeko itzulpena erantsi beharko da.

6.–Izangaiak hautatzea.

6.1. Behar den Ikerketa Institutuko Batzorde Iraunkorrak edo Betearazleak edo, ikerketa taldeen kasuan, deialdi honetako II. Eranskineko Ebaluazio Batzordeak hautatuko dituzte izangaiak.

6.2. Izangaien hautaketa behar den moduan egingo da irizpide haue kontuan hartuta:

1) Espedientea (4 puntu), merezimenduak (3 puntu), tesi proiektuaren egokitasuna talde edo institutuaren ildoei dagokienez (3 puntu).

–Izangaiak doktoretza-programan sartzeko aurkeztu duen titulazioaren espedientearen batezbestekoa: 4 puntutan normalizatzen da. Masterreko ikasketen kasuan, masterrean izandako eta masterraren aurreko ikasketetan izandako batezbesteko haztatua kalkulatuko da, titulu bakoitzaren iraupenaren arabera.

–Izangaiaren merezimenduak 3 puntu gehienez.

  • Ikerketa 0,75.
  • Ikastaroak 0,75.
  • Mugikortasuna 0,75.
  • Hizkuntzak 0,75.

Deialdiaren I. eranskinak ezartzen duenaren arabera.

–Egokitasuna talde edo institutuaren ikerketa ildoei dagokienez (III. eranskinean adierazitakoaren arabera) 3 puntu gehienez.

6.3. Laguntza eskatzeko inprimakian doktoretza ikasketetara zein titulazioren bidez sartzen den esango da, eta titulazio horren arabera kalkulatuko da irakaskuntza espedientearen batezbestekoa. Master baten bidez sartzen bada, masterra egin baino lehenagoko unibertsitate titulazioa ere kontuan sartuko da.

Espediente akademikoaren batez besteko nota 0tik 10era bitarteko eskalan kalkulatuko da, kredituen sistema europarra eta lurralde nazional osoan ofizialak eta baliodunak diren unibertsitate titulazioetako kalifikazio sistema arautzen duen 2003ko irailaren 5eko 1125/2003 Errege Dekretuaren 5. artikuluak ezartzen duenaren arabera:

Σ (irakasgaiaren kreditu kopurua bider nota)

Titulazioaren kreditu kopurua, guztira

1044/2003 Errege Dekretua, 2003ko abuztuaren 1ekoa, Unibertsitateek tituluaren Europako gehigarria emateko prozedura ezartzen duena, aplikatuko da halaber.

Baliokideturiko irakasgaiei edo kredituei "nahikoa" kalifikazioa emango zaie, egokitutako irakasgai edo kredituei jatorrizko kalifikazioa emango zaie, eta kalifikaziorik gabeko kredituak aitortuta edukiz gero, hori ez da zenbatuko batez besteko nota kalkulatzean.

Espedientean kalifikazio kualitatiboa baizik jaso ez bada, baliokidetasun hau aplikatuko zaio:

  • Ohorezko matrikula 10.
  • Bikain 9,25.
  • Oso ongi 7,75.
  • Nahikoa 5,75.

6.4. Eskatzaileek beren espediente akademikoaren batez besteko nota aitortu behar dute, beren jatorrizko erakundeak informazio hori ez badu espedientean sartzen. Kalkuluan oker esanguratsua gertatzen bada, hori aski izango da laguntzari uko egiteko.

7.–Eskaeren tramitazioa eta ebazpena.

7.1. Eskaerak aurkezteko epea bukatzen denean, gehienez ere hilabete bateko epean, Nafarroako Unibertsitate Publikoko web orrialdean jarriko da behin-behineko zerrenda, tramitatzeko onartuak izan direnena eta baztertuena, eskaturiko laguntzarako ezarri eskakizunen bat ziurtatu ez dutelako edo eskaturiko agiriak aurkeztu ez dituztelako. Bitarteko horiek dira Unibertsitateak onarturiko tresna bakarra, alde batera utzi gabe interesdunei posta elektronikoaren bidez jakinarazpen bat bidaltzea, modu osagarrian eta ez-ofizialean. Eskatzaile horiei 5 egun balioduneko epea emango zaie, zerrenda Unibertsitatearen web orrialdean argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita, dagokion dokumentazioan atzemandako gabeziak konpon ditzaten edo osatu beharreko dokumentazioa osa dezaten. Ezarritako epean egin ezean, eskaera ezin izango da tramitatu.

7.2. Aurkeztutako erreklamazioak ebatzi eta gero, eta Ikerketa Batzordeko Batzorde Iraunkorrak proposaturik, Unibertsitatearen web-orrialdean argitaratuko da tramitatzeko onartu diren eta baztertu diren eskaeren behin betiko zerrenda. Argitaratze horrek administrazio-bidea agortuko du, eta bere aurka zilegi da aukerako berraztertzeko errekurtsoa errektorearen aurrean hilabeteko epean, edo administrazioarekiko auzi-errekurtsoa Nafarroako administrazioarekiko Auzietako Epaitegian bi hilabeteko epean, Nafarroako Unibertsitate Publikoaren web-orrialdean argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita.

7.3. Tramitatzeko onartu diren eskaeren behin betiko zerrenda argitaratzen denetik bi hilabeteko epean gehienez ere, puntuazioak eta laguntzen behin-behineko esleipen proposamena argitaratuko dira Unibertsitatearen web orrialdean, alde batera utzi gabe interesdunei posta elektronikoaren bidez jakinarazpen bat bidaltzea, modu osagarrian eta ez ofizialean, eta 5 egun balioduneko erreklamazio epea jarriko da proposamena webean argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita. Erreklamazioak ebatzi ondoren, Balioespen Batzordeek Unibertsitateko errektoreari igorriko diote behin betiko esleipen proposamena, ebazpen baten bidez onets dezan. Puntuazioak eta laguntzak emateko behin betiko proposamenak Unibertsitatearen web orrialdean argitaratuko dira. Lau hilabeteko epean, eskaerak aurkezteko epea bukatzen denetik kontatuta, ez bada ebazpenik ematen, eskaerak ezetsi direla ulertuko da.

7.4. Laguntzak emateko errektorearen behin betiko ebazpenaren aurka, zilegi da aukerako berraztertzeko errekurtsoa errektorearen aurrean, hilabeteko epean, Unibertsitatearen webean argitaratu edo jakinarazi, eta biharamunetik kontatzen hasita, edo administrazioarekiko auzi-errekurtsoa Nafarroako administrazioarekiko Auzietako Epaitegian, bi hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita.

7.5. Argitaratzeko web orrialdea:

http://www.unavarra.es/investigacion/laguntzak-eta-deialdiak

8.–Doktoretza aurreko kontratuaren baldintzak.

8.1. Laguntzaren xedea izango da doktoretza-tesi bat egitea. Beraz, ez da zilegi izango kontratua sinatzea tesia gordailatu edo defendatu bada.

8.2. Kontratuaren helburua tituludun batek proiektu espezifiko eta berritzaile baten barruan ikerketa lanak egitea izango da, gero Nafarroako Unibertsitate Publikoaren doktoretza programa batean onartuak izateko. Langile horiek prestakuntzan dauden doktoretza aurreko ikertzaileak izango dira.

Prestakuntzan dagoen doktoretza aurreko ikertzaileak, langilea denez, eta Nafarroako Unibertsitate Publikoak, lana ematen duena denez, gauzatuko dute kontratua. Kontratuari erantsiko zaio doktoretza programan onartua dela adierazten duen agiria, programaren arduradunak emanda, edo doktoretza edo graduondoko eskolak, hala badagokio. Kontratuek eta luzapenek lau urte iraungo dute gehienez.

Kontratua lanaldi osokoa izango da, eta, hasiera batean, urtebeteko iraupena izango du, urtebeteko aldietarako luzatzeko aukera egonik laguntzaren arduradunak eta doktoretza-programako irakaskuntza batzordeak aldez aurretik txostena eginda, edo, kasua bada, NAOEk, programan irauten duen bitartean. Aurrekonturako erabilgarririk baldin badago.

Hasierako kontratuaren iraupenak gehi ondorengo luzapenek ezin izango dute lau urteko muga gainditu. Gehieneko iraupen hori laburragoa izango da aurretik doktoretza aurreko laguntza paretsuko bat izan duten onuradunen kasuan, baldin eta laguntza hori kontratatuak egon diren bitartean jaso baldin badute. Doktoretza tesia arduraldi osoan egingo da.

Laugarren urtea hasi baino lehen beren doktoretza-tesia nazioarteko aipamenarekin defenditu duten kontratatuek zilegi izango dute Doktoretza Ondoko Orientazio Aldirako lan kontratua egin diezaieten, dagokion deialdian horretarako ezartzen diren epeetan. Kontratu hori arautzeko, 12. oinarrian xedatutakoa hartuko da kontuan.

8.3. Bai prestakuntzan dagoen ikertzaileari doktoretza-programan egoteko aldia bukatzen zionean, hau da, doktoretza-programa batean matrikulatuta ez dagoen unean, bai doktoretza-programako Irakaskuntza Batzordeak kontrako txostena egiten duenean, bai doktoretza-tesia defenditzen duenean, laguntzaren betetze epea ere bukatuko da.

8.4. Laguntzen zenbatekoa 1.173 euroko 14 lansari izango da. Hileroko kopuru horretatik nahitaezko kotizazioari dagokion kuota kenduko da, eta Unibertsitateak bere gain hartuko ditu Gizarte Segurantzako enpresa-kuotak, lege indardunetan ezarritako moduan. Zenbateko hori ondoz ondoko luzapenetan aldatzen ahalko da, aplikatzekoak zaizkion lege indardunetan ezarritakoarekin bat.

8.5. Lansarietan egon litezkeen aldaketak errektorearen ebazpen bidez onetsi beharko dira.

9.–Doktoretza Ondoko Orientazio Aldirako kontratuaren baldintzak.

9.1. Doktoretza Ondoko Orientazio Aldirako kontratuak arduraldi osoko behin-behineko lan kontratuak izango dira, urtebeteko iraupena izango dute gehienez eta ezingo dira luzatu. Laguntza hori aurrekontuak ezarritako mugen arabera emango da, betiere aldi horretarako lan programa bat eta egingo diren jarduerak aurkezten badira eta doktore titulua emateko tasak ordaindu badira.

Doktoretza Ondoko Orientazio Aldirako kontratatuek aukera izango dute sail baten irakasle aritzeko, urtean 80 orduz gehienez, betiere laguntzaren zuzendaria eta sailaren zuzendaria aldos badaude.

9.2. Doktoretza Ondoko Orientazio Aldirako doktoretza ondoko kontratuen urteko zuzkidura 1.600 euroko 14 lansari izango da. Hileroko kopuru horretatik onuradunek kotizatu behar duten kuota kenduko da, eta Unibertsitateak Gizarte Segurantzako dagozkion enpresa kuotak bere gain hartuko ditu, lege indardunetan ezarritako moduan.

9.3. Lansarietan egon litezkeen aldaketak errektorearen ebazpen bidez onetsi beharko dira.

10.–Onuradunen betebeharrak.

10.1. Onuradunak laguntza onartzeak berarekin dakar deialdi honetan ezarritako arauak onartzea eta baita Nafarroako Unibertsitate Publikoak laguntzen jarraipen zientifikorako ezartzen dituenak ere.

10.2. Onuradunek honako hauek bete beharko dituzte:

10.2.1. Nafarroako Unibertsitate Publikoan sartzea, laguntzaren helburuko ikerketa lana egiteko xedez, laguntza emateko ebazpenean edo kontratuan adierazten den egunean bertan, eta sartzen ez badira laguntzari uko egiten diotela ulertuko da. Halaber, laguntzari uko egiten zaiola ulertuko da Giza Baliabideen Zerbitzutik kontratua sinatzeko jakinarazpena jasotzen den egunaren hurrengo 5 egunetako batean sinatzen ez bada.

Ikerketako errektoreordeak, interesdunak eskatuta, ikerketa taldearen arduradunaren edo ikerketa institutuko zuzendariaren oniritziarekin, baimenduko du sarrera atzeratzea, horretarako ezinbesteko arrazoiak daudenean. Bateraezintasun arrazoiak ez dira ezinbesteko kausatzat jotzen lanean hasteko eguna atzeratzeko.

10.2.2. Dagokion ikerketa talde edo institutuan beren lana aprobetxamenduz egitea.

10.2.3. Laguntzarekin lotutako lana garatzean lortu dituzten informazio zientifikoak edo teknikoak ez zabaltzea, laguntzaren zuzendariaren baimenik ez badute.

10.2.4. Nafarroako Unibertsitate Publikoko Ikerketarako errektoreordeari igortzea egindako lanari buruz eskatzen dizkioten txostenak, laguntzaren zuzendariak eta lana burutzen arin den ikerketa taldeko arduradunak edo ikerketa institutuko zuzendariak ontzat emanak.

10.2.5. Doktoretza Programako Irakaskuntza Batzordearen urteroko aldeko txostena edukitzea, kontratua urtero berritzeko.

10.2.6. Laguntza jaso duen aldiko argitalpen guztietan eta ikerketa jardueretatik eratorritako beste emaitza batzuetan jasotzea Nafarroako Unibertsitate Publikoak emandako finantzaketaren aipamena.

10.2.7. Laguntza aldia behin betiko bukatu ondoren, egindako lanaren azken oroitidazkia aurkeztu beharko da, laguntzaren zuzendariak ontzat emana eta lan bizitzaren ziurtagiriarekin batera.

10.2.8. Doktoretza tesia defenditzea eta gainditzea gehienez ere doktoretza aurreko kontratuaren hasiera egunetik hiru urteko epean.

Ikerketarako errektoreordeak betebehar hori betetzeko epea luzatuko du, interesdunak aurretiaz eskaera arrazoitua aurkezten badu, laguntzaren zuzendariak ontzat emana eta Doktoretza Programako Irakaskuntza Batzordearen aldeko txostenarekin.

10.3. Deialdi honetan aipatzen diren betebeharrak ez betetzeak emandako laguntza baliogabetzea ekarriko du, eta bidegabeki jasotako diru kopuruak itzuli behar izatea, hala badagokio, diru laguntzak emateko, kudeatzeko eta kontrolatzeko erregimen orokorra arautzen duen 2005eko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legean agindutakoarekin bat etorriz.

10.4. Erdietsitako laguntzari uko egiten diotenek laguntzaren zuzendariaren sinadura daukan idazkia bidaliko diote Ikerketako errektoreordeari, eta, bertan, horretarako arrazoiak eman. Deialdi honetako gainerako eskatzaileek beteko dituzte kontratua hasi eta hurrengo 3 hilabeteetan gertatzen diren hasierako kontzesio berrien bajak, laguntzak emateko ebazpenean onetsitako balioespenean ezarritako ordenaren eta hautatu duten laguntzaren arabera. Laguntzari uko egiteko eskaera ondorio-eguna baino 7 egun lehenago aurkeztu behar da gutxienez.

10.5. Laguntza hauen onuradunek Nafarroako Unibertsitate Publikoari lagatzen dizkiote laguntzaren helburu den ikerketa-jardueren ondorioz sortzen diren emaitzei legozkiekeen eskubideak. Unibertsitateak laguntzen onuradunei egile eskubideak aitortuko dizkie lortzen lagundu duten emaitzen gainean, Unibertsitateko kontratupeko ikertzaileei edo ikertzaile funtzionarioei dagozkien baldintza baliokideetan.

11.–Onura sozialak.

Laguntzen onuradunek sinatutako kontratuari dagozkion lan arloko eta arlo sozialeko onurak edukiko dituzte.

12.–Irakaskuntza.

12.1. Laguntza hauen onuradunek zilegi dute baimena eskatzea Unibertsitateko sail batean irakaskuntza-lanetan laguntzeko, betiere laguntzaren zuzendaria eta ukitutako saileko zuzendaria ados badaude. Gehienez ere 60 ordu/urtean har ditzake lankidetza honek, eta gehienez ere 180 ordu doktoretza aurreko lau urteko kontratuan.

12.2. 2018ko maiatzaren 30eko Gobernu Kontseiluak onetsitako prozeduraren arabera eskatuko da baimena, eta behar den inprimaki normalizatua aurkeztuko da Administrazio Laguntzako Unitatean, aipatu prozeduran ezarritakoaren arabera.

13.–Laguntzak baliogabetzea.

Laguntza hauen onuradunek eskubidea edukiko dute Gizarte Segurantzaren erregimeneko prestazioak jasotzeko, deialdian azaltzen den moduan, Gizarte Segurantzari buruzko Legearen Testu Bateratua onesten duen 1994ko ekainaren 20ko 1/1994 Errege Dekretuan ezarritakoekin bat, sortzen duten gorabeherak irauten duten artean. Baimenei dagokienean, Langileen Estatutuak eta aplikagarri diren lege indardunek ezarritakoari jarraituko diote.

Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzari buruzko 2011ko ekainaren 1eko 14/2011 Legearen 21 c) artikuluetan ezarritakoarekin bat etorriz, aldi baterako ezgaitasuna, arriskua haurdunaldian, amatasuna, adopzio edo harrera, arriskua bularra ematean eta aitatasuna direla medio sortzen diren egoeretan eten egingo da kontratuaren zenbaketa.

14.–Argitalpena.

Deialdi hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da, eta Unibertsitateko bitarteko elektronikoen bidez zabalduko da.

15.–Errekurtsoak.

Deialdi hau onesten duen ebazpenaren aurka eta deialdiko oinarrien aurka, zilegi da berraztertzeko errekurtsoa errektorearen aurrean hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita, edo administrazioarekiko auzi-errekurtsoa Nafarroako administrazioarekiko Auzietako Epaitegian bi hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita.

I. ERANSKINA

Eskatzailearen merezimenduen baremoa

Izangaiaren merezimenduak (3 puntu gehienez ere).

Ikerketa jarduera

0,75

Ikastaroak

0,75

Mugikortasuna

0,75

Hizkuntzak

0,75

Ikerketa jarduera.

IKERKETA JARDUERAREN KATEGORIAK

Argitalpenak

0,25

Biltzarrak

0,25

Proiektuetan parte hartzea

0,25

EKARPENA

PUNTUAK

KATEGORIA

1

Nazioarteko aldizkarietako artikuluak

1,6 gehienez

Argitalpenak

Gehieneko normalizatua 0,25

2

Nazioarteko liburuak, osorik

1,6 gehienez

3

Liburu nazionalak, osorik, edo nazioarteko liburuetako kapituluak

0,8 gehienez

4

Nazioko aldizkarietako artikuluak edo nazioarteko liburuetako kapituluak

0,4 gehienez

5

Beste argitalpen batzuk

0,2 gehienez

6

Komunikazioak edo posterrak nazioarteko biltzarretan

0,5 gehienez

Biltzarrak

Gehieneko normalizatua 0,25

7

Nazioko biltzarretako komunikazioak edo posterrak

0,3 gehienez

8

Europako Batasuneko proiektuetan parte hartzea

1 gehienez

Proiektuak

Gehieneko normalizatua 0,25

9

Plan Nazionaleko edo asimilatuetako proiektuetan parte hartzea

0,75 gehienez

10

Esparru autonomikoko proiektuetan parte hartzea

0,5 gehienez

11

LOUko 83. artikuluak aipatzen dituen kontratuetan parte hartzea

0,1 gehienez

12

Ikastaroak

0,75 puntu gehienez ere

13

Mugikortasuna

0,75 puntu gehienez ere

14

Hizkuntzak

Normalizatua 0,75

Argitalpenak, komunikazioak eta txostenak: onartu direla edo argitaratu direla egiaztatzea. Biltzarretako akta liburuak ez dira argitalpen gisa puntuatuko.

Ikastaroak atalean hartuko da kontuan biltzarretara joatea baina bertan parte hartu gabe.

Proiektuak: beharrezkoa da egiaztatzea eskatzailea ofizialki proiektuaren ikerketa taldekoa dela, proiektuaren erakunde arduraduna Nafarroako Unibertsitate Publikoa ez bada; kasu horretan, proiektuaren eta deialdiaren datuak adieraziko dira, dokumentazioa errazago topatu ahal izateko. Ez dira baliozkoak izango proiektuaren ikertzaile arduradunak emandako sinestamenduak.

Kontratuak: LOUren 83. artikuluaren arabera egindako kontratuetarako atxikipenak balioetsiko dira soilik, betiere taldekide gisa agertzen badira kontratuaren testuan edo beka edo lan kontratu bat izan baldin badute.

Merezimendu bakoitza behin bakarrik puntuatuko da, eta ezingo da merezimendu bera bi ataletan aurkeztu.

Merezimenduen kalkuluaren xehetasunak.

Kasu guztietan, onetsitako edo argitaratutako ekarpenak hartuko dira aintzat. Proiektu, ikastaro eta abarretako parte hartzea behar bezala dokumentatu behar da.

Agiriz egiaztatutako merezimenduak bakarrik balioetsiko dira.

Egiaztatzeko eskumena beren arauetan ez daukaten pertsonek, organoek edo erakundeek emandako agiriak ez dira kontuan hartuko.

Ikerketa jarduera, 0,75 puntu gehienez ere. Kontuan hartuko dira: biltzarretako argitalpenak, komunikazioak edo posterrak, eta finantzaturiko ikerketa proiektuetako parte hartzea. Ekarpen bakoitza honela balioetsiko da: nazioarteko aldizkarietako artikuluak, 1,6 puntu gehienez; nazioarteko liburuak osorik, 1,6 puntu gehienez; nazioko liburuak osorik edo nazioarteko liburuetako kapituluak, 0,8 puntu gehienez; nazioko aldizkarietako artikuluak edo nazioko liburuetako kapituluak, 0,4 puntu gehienez; beste argitalpen batzuk, 0,2 puntu gehienez; nazioarteko biltzarretarako komunikazioak edo posterrak, 0,5 puntu gehienez; nazioko biltzarretarako komunikazioak edo posterrak, 0,3 puntu gehienez; Europar Batasuneko proiektuetan parte hartzea, 1 puntu gehienez; Plan Nazionaleko proiektuetan edo parekatuetan parte hartzea, 0,75 puntu gehienez; esparru autonomikoko proiektuetan parte hartzea, 0,5 puntu gehienez; LOUren 83. artikuluaren araberako kontratuetan parte hartzea, 0,1 puntu gehienez Argitalpenen atalean hobekien balioesten den eskatzaileari 0,25 puntu emango zaizkio, 0,25 biltzarren atalean hobekien balioesten denari, eta 0,25 proiektuetan parte hartzeari buruzko atalean hobekien balioesten denari. Azkenik, ekarpen mota bakoitzari dagozkion balio partzialak batuko dira.

Ikerketarako interesekoak diren prestakuntza ikastaroak: 0,75 puntu gehienez.

–0,01 puntu, ikastaroko 2 orduko.

–Egiaztatzen diren ikastaroak balioetsiko dira, eta 150 ordu, gehienez ere, beste titulazio batzuk, Irakaslanerako Egokitze Ikastaroa (IEI) e.a. barne, eta jardunaldi eta biltzarretara joatea barne. Jardunaldi eta biltzar egun bakoitzeko, 5 ordu zenbatuko dira. Iraupena zehazten ez bada, 10 ordu zenbatuko dira.

Mugikortasuna: gehienez ere 15 hilabeteko egonaldia zenbatuko da jatorrizko erakundea ez den beste batean egindako egonaldiagatik (egonaldia Nafarroako Unibertsitate Publikoan egin duten ikasleei ere zenbatuko zaie). 0,05 puntu emango dira egonaldiaren hilabete bakoitzeko. Puntuazioa gehienez: 0,75 puntu.

Hizkuntzak: hizkuntzaren ziurtagiri ofiziala behar da: C2 maila egiaztatzea, 0,55 puntu; C1 maila egiaztatzea, 0,35 puntu; B2 maila egiaztatzea, 0,20 puntu. Puntuazioa, gehienez: 0,75 puntu.

II. ERANSKINA

Balioespen batzordeak

Ikerketa institutu bakoitzeko Batzorde Iraunkor edo Betearazlea.

–Antenen Taldea:

  • Iñigo Ederra Urzainqui.
  • Jorge Teniente Vallinas.
  • Miguel Beruete Díaz.

–INGEPER taldea:

  • Luis Marroyo Palomo.
  • Pablo Sanchis Gurpide.
  • Miguel García Solano.

III. ERANSKINA

Ikerketa ildoak

–Antenen Taldea.

  • Antena kuantikoak. Argi ez-klasikoaren iturriak.
  • Prestazio handiko turuta antenak gaussiar profiletan oinarrituak.
  • Turuta antenak eta uhin gidako osagaiak mikrouhin maiztasunean eta maiztasun milimetrikoetan.
  • Aparteko transmisioko fenomenoetan oinarritutako ihes uhineko antenak.
  • Antenak eta antena multzo lauak mikrouhin eta terahertzen maiztasunetan, substratu metamaterialen gainean.
  • Metamaterialen teknologietan oinarritutako terahertz irudiko kamerak.
  • Gailu kuasioptikoak terahertzetan.
  • Elektromagnetismoa: scattering eta xurgatze mugak, hurbileko eremuko indarrak.
  • Metamaterialetan oinarritzen diren egiturak, birkonfiguragarriak RCSa murrizteko.
  • Ikusezintasunerako egiturak (“Cloaking’’) metamaterialetan oinarrituak.
  • Erradiazio koherenteko egitura periodikoak (CORPS).
  • Metamaterialetan oinarritutako transmisio lerroak.
  • Metamaterial bolumetrikoak (3D).
  • Metamaterialak (2D metagainazalak).
  • Sentsore multiespektrala.
  • Egitura plasmonikoetan oinarritutako infragorri sentsoreak.
  • Maiztasun handiko osagai eta gailuen fabrikazioa, fabrikazio gehigarriko, fotolitografiako, materialak jalkitzeko eta siliziozko mikromekanizatuaren tekniken bidez.

–INGEPER taldea.

  • Li-ioi baterien analisia eta karakterizazioa.
  • Li-ioi baterien modelatze aurreratua.
  • SOCen eta SOHren estimatzaileen diseinua Li-ioi baterietarako.
  • BMSen azterketa Li-ioi baterietarako.
  • Potentzia eta energia kudeatzeko optimizagailuak garatzea energia berriztagarrien integrazioa hobetzeko Li-ioi baterietan oinarritutako biltegiratzeko sistemen bidez.

–INAMAT.

  • Material adimendunak eta gainestaldura funtzionalak.
  • Nanoteknologiako aplikazioak eta materialen karakerizazioa.
  • Datuen zientzia eta modelatze automatikoa.

–INARBE.

  • Erakunde, merkatu eta politika publikoen analisi ekonomikoa.

–I-COMMUNITAS.

  • Ikerketaren metodologia eta Teoria soziala.
  • Gizarte-lurralde ikerketak eta ikerketa kulturalak.
  • Memoria, politika eta identitatea.
  • Giza eskubideak.
  • Komunikazio publikoa, garapena eta esku-hartze soziala.

–ISC institutua.

  • Smart Environments.
  • Sustainability and Energy Efficiency.
  • Data analysis and signal processing.
  • Internet of things.

Ikerketa ildoen barnean, garrantzi handiagoa emango zaie bi ikerketa talde bateratzen dituzten proposamenei. Barne lankidetza horretan, tesiaren baterako zuzendaritza baten bitartez egiaztatu ahalko da gaia interesgarria den ISCko ikertzaileak dauzkaten bi ikerketa talderentzat, gutxienez ere.

Tesiaren gaiaz eta taldekako lankidetzaz gainera, kontuan hartuko dira laguntzaren zuzendariaren institutuari atxikitako ekarpenak ere, ikerketa lerroaren barnean. Ekarpen horien artean aintzat hartuko dira, besteak beste, proiektuak, argitalpenak, patenteak eta tesiak.

–IS-FOOD.

  • Giza elikaduraren erronka XXI. mendean eta ekonomia zirkularra.
  • Ekoizpen jasangarria eta elikagaien kalitatea.
  • Nekazaritzako elikagaien berrikuntza.

Ikerketa lerro horien barruan garrantzi gehiago emango zaie gutxienez ere bi ikerketa talde kontuan hartzen dituzten proposamenei. Ikerketa taldeetako ikertzaileek ISFOODekoak izan behar dute betiere.

Iragarkiaren kodea: F1907965