117. ALDIZKARIA - 2019ko ekainaren 18a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARAXES GARAIKO MANKOMUNITATEA

2019ko aurrekontua. Hasierako onespena

Araxes Garaiko Mankomunitatearen batzarrak, 2019ko maiatzaren 28an egin osoko bilkuran, erabaki zuen:

1. Hasiera batez onestea 2019. ekitaldiko aurrekontu orokor eta bakarra.

2. Aurrekontu orokorra jendaurrean jarriko da hamabost egun baliodunean, iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, herritarrek eta interesatuek espedientea aztertu eta egoki juzgatzen dituzten alegazioak aurkez ditzaten.

Erreklamaziorik egin ezean, aurrekontu orokor hori behin betiko onetsitzat joko da, jendaurreko epea bukatutakoan.

Hori guztia Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legeko 202. artikuluan eta hura garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuko 18. artikuluan ezartzen dena betez.

Araitzen, 2019ko maiatzaren 29an.–Lehendakaria, Miguel Javier Recalde Goldaraz.

Iragarkiaren kodea: L1907889