117. ALDIZKARIA - 2019ko ekainaren 18a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

EGUESIBAR

Aldaketa plantilla organikoan. Hasierako onespena

Iragarki honen bidez, aditzera ematen da ezen Eguesibarko Udalak, 2019ko maiatzaren 21eko osoko bilkuran, erabaki duela hasiera batean onestea aldaketa plantilla organikoan, oposizio-lehiaketa bidez bete beharreko C mailako landazain lanpostua sortzeko.

Aditzera ematen da orok jakin dezan eta interesdun guztiek espedientea aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien alegazioak edo erreklamazioak aurkez ditzaten hamabost egun balioduneko epean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean iragarki hau argitaratu eta biharamunetik hasita. Aipatu epean inork alegaziorik edo erreklamaziorik aurkezten ez badu, aldaketa behin betiko onetsitzat joko da.

Sarrigurenen, 2019ko maiatzaren 27an.–Alkatea, Alfonso Etxeberria Goñi.

Iragarkiaren kodea: L1907639