117. ALDIZKARIA - 2019ko ekainaren 18a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MARTZILLA

Sotocontiendas alderdiko baso-aprobetxamenduaren espedientea eta baldintza-agiria. Hasierako onespena

Martzillako Udalak, 2019ko apirilaren 23an egin osoko bilkuran eta aho batez, hasiera batean onetsi zituen Sotocontiendas alderdiko baso-aprobetxamenduaren espedientea eta administrazio baldintzen agiria, zeina jendaurrean egonen baita hamabost egun baliodunean, iragarki hau argitaratzen denetik, interesdunek espedientea azter dezaten eta bidezko erreklamazioak aurkez ditzaten, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 143.22 artikuluan xedatuari jarraikiz.

Martzillan, 2019ko maiatzaren 31n.–Alkatea, Mario Fabo Calero.

Iragarkiaren kodea: L1907627