117. ALDIZKARIA - 2019ko ekainaren 18a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LEOTZ

Lur-ondasunen gaineko kontribuzioaren 2019ko zerga borondatez ordaintzeko epea

Diru-bilketaren gaineko Erregelamenduari jarraituz, aditzera ematen da 2019ko ekainaren 30ean bukatuko dela Lur-ondasunen gaineko kontribuzioagatik 2019. urteari dagozkion kuotak borondatez ordaintzeko epea.

Rural Kutxaren edozein bulegotan ordaintzen ahalko da, ordainagiria aurkeztu ondotik.

Epe hori iragandakoan, errekarguak eta legezko interesak aplikatuko dira, eta premiamendu bidez kobratzeko tramiteak eginen dira.

Ordainagiri helbideratuak ekainaren 30ean kargatuko dira zergadunek emandako kontuetan.

Iratxetan, 2019ko ekainaren 1ean.–Alkatea, Amaia Ruiz Marcolain.

Iragarkiaren kodea: L1907712