117. ALDIZKARIA - 2019ko ekainaren 18a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

GARINOAIN

Alkatetzaren eskuordetzea ezkontza zibila egiteko

40/2015 Legearen 9. artikuluarekin bat eta Toki Entitateen Antolaketaren eta Funtzionamenduaren gaineko Erregelamenduaren 43. eta 44. artikuluei jarraikiz, argitara ematen da Garinoaingo Udaleko alkateak 2019ko maiatzaren 24an emandako 42/2019 Ebazpenaren laburpena, zeinak jorratzen baitu espediente bat tramitatzeko eskumenak eskuordetzea, behar diren ondorioetarako. Hona hemen:

“Ikusirik ezkontza zibila egiteko espedientea, Garinoaingo Erregistro Zibilean instruitua eta izapidetua (2/2019 Es).

Onarturik espedientearen lekualdaketa, Garinoaingo Erregistro Zibilera (Garinoaingo Udala), aipatu ezkontza ekainaren 14an Garinoainen egiteko.

40/2015 Legearen 9. artikuluarekin bat eta Toki Entitateen Antolaketaren eta Funtzionamenduaren gaineko Erregelamenduaren 43. eta 44. artikuluei jarraikiz,

EBAZTEN DUT:

Lehenbizikoa.–Fernando Unzué Olcoz zinegotziaren esku uztea ezkontza zibila egiteko eskumena.

Bigarrena.–Eskuordetze hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, hala betez azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren 44. artikulua (arau horren bidez onetsi zen Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamendua) eta urriaren 1eko 40/2015 Legearen 9. artikulua (arau horrek jorratzen du Sektore Publikoaren Araubide Juridikoa).

Hirugarrena.–Eskuordetze honek ondorioak sortuko ditu ebazpena ematen den egunetik aurrera, deusetan ukatu gabe Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Laugarrena. Ebazpen hau interesdunei igortzea, bai eta Osoko Bilkurari ere, egiten duen hurrengo bilkura arruntean.”

Garinoainen, 2019ko maiatzaren 31n.–Alkatea, Iñigo Arregui Oderiz.

Iragarkiaren kodea: L1907631