117. ALDIZKARIA - 2019ko ekainaren 18a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

FUSTIÑANA

Alkatetzaren eskuordetzea

Udalerritik kanpo egoteko asmoa dudanez, 2019ko maiatzaren 28tik, eta Toki Entitateen Antolamenduaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamenduaren 47. artikuluan eta horiekin bat heldu diren arauetan xedatuari jarraikiz,

EBAZTEN DUT:

Kanpoan nagoen bitartean, lehen alkateorde María del Yugo Aguirre Moralesek ordeztuko nauela nire egiteko eta eskudantzietan.

Eskuordetza honek 2019ko maiatzaren 29tik aurrera izanen ditu ondorioak.

Fustiñanan, 2019ko maiatzaren 28an.–Alkate udalburua, Juan Antonio Sola Pradilla.

Iragarkiaren kodea: L1907708